Espainiako infanta, Austriako artxidukesa , Germaniarraren Erromatar Inperio Santuko enperatriza, Hungaria eta Bohemiako erregina ezkontidea From Wikipedia, the free encyclopedia
María Austriakoa edo Habsburgokoa, alemanez Maria von Österreich (Madril, 1528ko ekainaren 21a- ib., 1603ko otsailaren 26a) Espainiako infanta eta Austriako artxidukesa izan zen, baita Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza eta Hungaria eta Bohemiako erregina ezkontidea ere (1563-1572). Espainiako Karlos I.a eta V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta Isabel Portugalgo emaztearen (Manuel I.a Portugalgo erregearen alaba) alaba nagusia izan zen.[1][2][3][4]
María Austriakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1528ko ekainaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Oinuts Errealen monasterioa, 1603ko otsailaren 26a (74 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Karlos V.a Habsburgokoa | ||
Ama | Elisabet Portugalgoa | ||
Ezkontidea(k) | Maximiliano II.a Habsburgokoa (1548ko irailaren 13a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | |||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina | ||
María de Aragón amonaren izena zuen, Errege Katolikoen alaba eta Portugalgo erregina ezkontidea, Manuel I.a Portugalgo erregearekin ezkonduta baitzegoen. Toledo eta Valladoliden artean hazi zen, batez ere, beste neba-ahizpekin batera. Aita eta ama etengabe etxetik kanpo izan arren, familia-oinarri sendoa izan zuten, ondo ulertzeko moduan, eta antzeko ikuspuntuak izan zituzten beren domeinuak gobernatzeko. Izan ere, María berak eta Felipe nebak, bizitza osoan mantendu zuten, distantziak eta denbora gorabehera.
1548ko irailaren 15ean,lehengusu propio zuen Maximiliano II.a Germaniako Erromarat Inperio Santuko artxidukearekin (gero enperadore) ezkondu zen Valladoliden. Ordurako Bohemiako erregea zen, baina 1562 arte ez zuten koroatu. Senar-emazte berriak Espainiako erresumen erregeorde izan ziren urte hartatik 1551ra arte, enperadorea eta Felipe printzea ez zeudelako.[5]
Felipe II.ak erregealdia bere gain hartu ondoren, artxidukeek Vienara joan ziren 1552an, Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea zen aitaginarrebaren eta osabaren gortea zegoen lekura. Garai hartan ez zegoen espainiar enbaxadorerik Inperioan, eta harreman diplomatikoak Habsburgoko bi adarren arteko familia-loturen bidez bideratzen ziren. Maríak paper garrantzitsua izan zuen handik aurrera, 1582an Espainiara itzuli zen arte, Espainiak Inperioan zituen interesen ordezkari gisa, baita azkenean enbaxadore ofizialak ezarri ondoren ere, 1558. urtetik aurrera, María Vienara iritsi eta sei urtera. Enbaxadako baliabideak, hamar ofizial baino gehiago inoiz izan ez zituenak, ezin ziren konparatu Maríak eskaintzen zuenarekin, ehun pertsona inguruko zerbitzua baitzuen.[6] Felipe II.ak nahita erabili zuen arrebaren zerbitzua espioitza-plataforma eta iritzi-talde gisa Inperioan. Maximiliano horretaz jabetzen zen, eta hainbat aldiz saiatu zen emaztearen zerbitzua berritzen.[7]
Pixkanaka, Maximiliano aitaren tituluak eskuratzen hasi zen, eta Bohemiako errege eta Erromatarren errege izendatu zuten 1562an, Hungariako errege 1563an, eta, azkenik, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore, 1564an aita hil zenetik 1576an hil arte. Maria katoliko debotoa zen, senarraren anbiguotasunagatik ezkontza-arazoak zituena. Eragin handia izan zuen seme-alabengan, besteak beste, Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Matias Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreengan.
1576an senarra hil ondoren, 1582an Espainiara itzuli zen, eta poztu egin zen «herejerik gabeko herrialde batean» bizitzeaz. Margarita alabarekin erretiratu zen Madrilgo Errege Oinutsen Komentura. 1559an Juana Austriako ahizpa txikiak fundatu zuen, alargun geratu zenean, eta hura ere 1573an hil zen arte bertan bizi izan zen. Felipe II.ak Tomás Luis de Victoria musikagilea bidali zuen komentura, ahizparen kapilau gisa, 1587an. Enperatriza hil arte egon zen haren zerbitzuan. Bere lanik ezagunenetako bat Officium Defunctorum da, Austriako María beraren hiletarako konposatutako réquiema.[8]
Bere ilobaren erregealdian, Felipe III.a Espainiako erregeak, urte gutxian, nolabaiteko eragina izan zuen gortean, bere iloba Margarita Austriakoarekin (Espainiako erregina) batera fakzio katolikoa eta austriarraren aldekoa defendituz. Erregearen gaineko boterea izan zuen Lermako dukeak, erregearen 'balidoa' eta enperatrizaren arerioak, 1601ean gortea Valladolidera eramateko arrazoietako bat, denbora-tarte labur baterako.
1548ko irailaren 13an, lehengusuarekin ezkondu zen, Austriako Maximiliano II.a enperadorearekin, eta seme-alaba hauexek izan zituzten:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.