Portugalgo erregina, Espainiako erregeordea, emakume-jesuita bakarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joana Austriakoa edo Joana Habsburgokoa (Madril, 1535eko ekainaren 24a – El Escorial, 1573ko irailaren 7a) Espainiako infanta eta Austriako artxidukesa jaiotzagatik, Portugalgo printzesa ezkontzagatik eta Espainiako erregeordea (1554-1559).[1][2]
Joana Austriakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Joana d'Habsburg i de Portugal | ||
Jaiotza | Madril, 1535eko ekainaren 24a | ||
Herrialdea | Espainia Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | San Lorenzo de El Escorial monasterioa, 1573ko irailaren 7a (38 urte) | ||
Hobiratze lekua | Funerary chapel of Joanna of Austria, Princess of Portugal (en) | ||
Familia | |||
Aita | Karlos V.a Habsburgokoa | ||
Ama | Elisabet Portugalgoa | ||
Ezkontidea(k) | João Manuel, Prince of Portugal (en) (1552 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Joana Austriakoaren garrantzia bere familia-harremanetan datza, erregeen biloba, alaba, ama eta arreba izan baitzen. Joana Austriakoa, Madrilgo gortean jaioa, Espainiako Karlos I.aren eta V.a Germaniar Erromatar Inperio Santuko eta Isabel Portugalgoaren alaba zen. Beraz, aitona-amonak Felipe I.a Gaztelakoa eta Joana I.a Gaztelakoa izan ziren, eta amaren aldetik Manuel I.a Portugalgo erregea eta Maria Aragoikoa.
Gainera, Espainiako Felipe II.a erregearen arreba izan zen, eta erregeorde izan zen Ingalaterrara egindako bidaian, Maria I.a Ingalaterrakoarekin ezkontzeko 1554-1556 bitartean eta 1556-1559 bitartean.[3][4]
Joana izena, eguneko onomastikagatik eta aitaren aldeko amama Joana Gaztelakoaren omenez jarri zioten. Amaren umezurtz geratu zen lau urte zituela eta Leonor Mascareñas andrearen esku utzi zuten. Zortzi urterekin ulertzen zuen latina eta bazekien musika-tresnak jotzen. 1552ko urtarrilaren 11n, hamazazoi urterekin, Toron, bere lehengusuarekin ezkondu zen, Portugalgo printze oinordearekin, hamabost urte baino ez zuen Juan Manuel Portugalgoarekin.[1] Ezkontza hori erabakigarria izan zen Iberiar Penintsulako bi herrialdeen historiarako, Espainia Portugalera hurbiltzeko politikaren barruan. Politika horrek Felipe II.aren (Felipe I.a Portugalgoa) tronurako igoera ekarri zuen eta Portugal Austriako Etxeak gobernatu zuen handik aurrera, batasun dinastikoan. 1552ko azaroaren amaieran, Lusitaniako gortera iritsi zen.[5]
Ezkontza laburra izan zen, 1554ko urtarrilaren 2an Joan Portugalgoaren heriotza goiztiarra zela eta. Hala ere, egun horretarako, Joana haurdun zegoen, eta urte horretako urtarrilaren 20an, Sebastian I.a Portugalgo erregea jaio zen. [1]
Abdikatzeko asmoa zuen aitak eskatuta, Joana Austriakoa Espainiara itzuli zen, Lisboa 1554ko maiatzaren 17an utzita, eta bere seme jaio berriaren ardura bere amaginarrebari (izeba ere bazuen), Katalina Austriako erregina portugaldarrari, emanez.[1]
Espainiara helduta eta, amona Tordesillasko Joana erregina bisitatu ondoren, gortean herrialdearen erregeordetza hartu zuen 1554ko uztailaren 12an, enperadorea zen haren neba eta ondorengoa tronuan ez zegoelako, Herbehereetara eta Ingalaterrara joan baitzen Maria Tudor izebarekin ezkontzeko. Erregordetza horrek 1559 arte iraun zuen, Felipe II.a Espainiara behin betiko itzuli zenean.
Miresgarria izan zen kargu hori betetzea, dedikazio handiz eta argi, urte horietako arazo militar, erlijioso eta politikoei erantzun zuzenak emanez. Izaera kementsukoa izanik, Joanak konfiantzazko pertsonez inguratzea jakin zuen.
Pertsona horietako askok jatorri portugaldarra zuten, eta Gaztelara amaren (Isabel enperatriza) sekitoan abiatutakoak ziren, (gero Éboliko printzea izan zena, Ruy Gómez de Silva, esate baterako) "alderdi ebolista" zeritzon alderdiaren jarraitzaile sutsuetako bat izan zen, infantarekin. Felipe II.aren gortearen barruko bi fakzioetako bat —bere laugarren osabarekin lotua, Albako dukearekin, Fernando Álvarez de Toledorekin, lotutako "alderdi albista" kontrajarrita —, tolerantzia eta adiskidetzea ezaugarri zituena, batez ere erlijio-gaietan).
Joana Austriakoa ez zen berriz ezkondu, eta ez zen Portugalera itzuli Sebastiam semea ikustera. Harekin korrespondentzia handia izan zuen, ea adin desberdinetan margotutako koadroak gordetzen dira Espainian, printzesak bere bilakaeraren berri izan zezan.
Aitortzaile eta bigarren lehengusu zuen Francisco de Borjak gomendatuta, Joanak 1557an Kontsolazioko Ama Birjinaren komentua sortu zuen, Clarisas Descalzas/Klarisa Oinutsietako (Descalzas Reales/Errege Oinutsien komentua izenez ezagunagoa), bera jaio zen Madrilgo jauregian eta Alcala de Henaresen San Agustin Errege Eskolan.
1559an, Felipe II.aren itzuleran, bizitza politikotik alde egin zuen, erlijio-bizitzara gehiago dedikatzeko, nahiz eta laguntza sendoa izaten jarraitu zuen ebolista-alderdiarentzat. Joana Austriakoak hil arte gorde zuen urte hartatik aurrera eraman zuen bizimodua: erdi erlijiosoa eta beste erdia gortean. El Escorialeko monastegian hil zen, 1573an; baina Madrilgo Descalzas Realen komentuan lurperatu zuten, Pompeo Leonik egindako hilobi batean.[6]
Joanak historian izan duen garrantziak, Espainiako erregeorde izateaz gain, politika emakumeentzat debekatuta zegoenean* Jesusen Lagundian izan zuen zereginarekin du zerikusia, eta bera da gizonezkoen erlijio-ordena horretan sartu zen emakume bakarra. Joana Austriakoa oso lotuta zegoen ordena horrekin, Frantzisko Borjakoa bigarren lehengusu eta konfesorearen bidez, eta harreman epistolarra izan zuen Ignazio Loiolakoarekin.[7]
1554ko udako hilabeteetan, erregeorde izendatu eta Frantzisko Borjako bigarren lehengusuaren eraginpean, Jesusen Lagundiaren ordena berrian sartzeko ideia hazi zitzaion. Borjak erregeordearen ebazpenaren berri eman zion Ignazio Loiolakoari. Horrek arazo handia sortu zien emakumeak ordena sortu berrian sartzeko ezintasunagatik. Gai horri buruzko korrespondentzia ugarian, Mateo Sánchez izengoitiaren azpian agertu zen erregeordea (nahiz eta ondorengo gutunetan Montoya izengoitia erabili), haren asmoak jendeak ez jakiteko.
1554ko urriaren 26an, Ignazio Loiolakoaren aginduz, kontsulta bat bildu zen Mateo Sánchez onartzeko aukerari buruz eztabaidatzeko. Erregeordearen eskaera oso irregularra zen, baina ezin zen alde batera utzi, Estatuaren barruan zuen garrantziagatik, eta alargun hori Austrien ezkontza-politikaren tresna izatera irits zitekeelako —horretarako, behin betiko oztopo izan zitekeen erlijio-botoak ematea, zeren eta erlijio-botoen gaineko eskumena Espainiako errege-erreginen esku baitzegoen—, jesuitek erabaki zuten Mateo Sánchezi (Joana) baimena ematea, Jesusen Lagundiaren parte izateko. Erregeordeari, oraindik 19 urte zituela, Ignazio Loiolakoak bidali zion baimen ofiziala 1555eko urtarrilaren 3an.
Joana Austriakoa Jesusen Lagundia defendatzeko eta sustatzeko egindako ahaleginaren artean, honako hau nabarmentzen da:
Erromara bere aurrerapenei buruz bidalitako harreman errepikatuen ondoroz, ikusten da jesuitek serioski hartu zutela infanta bere ordenakoa izatea, nahiz eta bere generoan bakarra izan eta isilpean gorde.
Karlos V.aren eta Isabel Portugalen alaba gazteenak haurtzaroa igaro zuen Gaztelako zenbait hiriren artean, eta harreman estua izan zuen Maria ahizpa zaharrenarekin, 1551ra arte, Maria Erdialdeko Europa eta Joana Portugalera joan zirenean. Egun horietan oinordetzan hartzen zituzten biek ama-ondasunen zati handi bat, bitxiak nabarmenduz, eta bitxiak Joana infantaren bilduma hasiberriari batu zitzaizkion. Horren erakusgarri da Herkulesen kolomadun urregintza-gerria, enperadorearena. Pantoja de la Cruzi esleitutako erretratuan ageri da, urte bereko erretratuan ahizparen gonazpiko botoien antzekoa, Antonio Morok egina.
1552an, Joana Lisboara joan zen ezkontzeko. Hantxe egin zuen lehen inbentarioa, eta Juan Manuel printzearekin ezkonduta zegoen. Aurretik, Cristobal de Moralesek erretratua egin zuen. Gortean luxuzko objektu exotikoekin ohitu zen, hala nola ekialdeko portzelanekin, eta oso zale egin eta bizitza osoan estimatu zituen.
Alargundu ondoren, Espainiara itzuli behar izan zuen 1554an, neba Espainiako erregea Maria Tudorrekin ezkontzeko Ingalaterrara egindako bidaiagatik ez zegoenean gobernuaz arduratzeko. 1554-1559 bitartean Valladoliden bizi izan zen, eta harreman estua zuen Leonor Austriako eta Maria Hungariako izebekin, 1558an biak hil arte. Bere izeba Mariaren ondasunen zati handi bat jaso zuen, bere tapiz flamenkoak nabarmenduta, besteak beste, Tunisiaren konkista, Descalzas Realen kokatua. Valladolideko etapa horretan, Alonso Sánchez Coello eta Pompeo Leoni artistak babestu zituen. Neba 1559an itzuli zenean, Anthonis Morok lagundu zion, zeinek 1560 inguruan erretratatu zuen.
Gortea Madrilen ezarri zenean, Errege Oinutsien monasterioa sortu zuen, eta haraxe joaten zen jai erlijiosoetan. Familia-erretratu, pintura, eskultura, domina, kamafeo, tapiz eta abarren bilduma bildu zuen. Madrilgo Alkazarren ipar-ekialdeko geletan banatu zituen. Sofonisba Anguissola edo Jooris van der Straeten ez ezik, Gaspar Becerra, Juan Bautista de Toledo, Francesco Paciotto, Jacobo da Trezzo, Pompeo Leoni, Giampaolo Poggini edo Diego de Urbina ere aritu ziren harentzat lanean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.