Portugalgo erregina eta aristokrata espainiarra Aragoi eta Gaztelako infanta From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Aragoikoa (Kordoba, Kordobako Erresuma, 1482ko ekainaren 29a – Lisboa, Portugal, 1517ko martxoaren 7a) Portugalgo erregina izan zen, 1521ean hil zen Manuel I.a Portugalgoaren bigarren emaztea. Espainiako errege-erregina Katolikoen (Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) laugarren alaba zen.[1]
Maria Aragoikoa | |||
---|---|---|---|
1500 - 1517 ← Elisabet Aragoikoa (1470-1498) - Katalina Austriakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maria d'Aragó i de Castella, María de Aragón y Castilla | ||
Jaiotza | Kordoba, 1482ko ekainaren 29a | ||
Herrialdea | Aragoiko koroa Gaztelako Koroa Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1517ko martxoaren 7a (34 urte) | ||
Hobiratze lekua | Jeronimotarren monasterioa | ||
Heriotza modua | : arazo puerperala | ||
Familia | |||
Aita | Fernando II.a Aragoikoa | ||
Ama | Elisabet I.a Gaztelakoa | ||
Ezkontidea(k) | Manuel I.a Portugalgoa (1500eko abuztuaren 30a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Trastamara leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Maria Kordobako Errege Kristauen Alkazarrean jaio zen 1482ko ekainaren 29an. Bikiz haurdun zegoela, hiri horretara joan baitzen Isabel ama, Granadako Gerra hasi zenean. Haurdun zegoenean, Isabel erreginak Albolafiako Noria deseginarazi zuen, zarata handia sortzen baitzuen.[2] Jaio zen lehena Maria izan zen, eta bigarrena, gizonezkoa edo emakumezkoa, hilda jaio zen. Kordobako lehen zezenketa dokumentatua infantaren jaiotzagatik izan zen. Kordobako meskita-katedralean bataiatu zen uztailaren 7an. Alejandro Giraldino eta Andrés de Miranda jakintsuen eskutik jaso zuen hezkuntza, neba-ahizpek bezala. Literaturan eta hizkuntza klasikoetan nabarmendu zen María.[3]
Gurasoak, Errege Katolikoak, hasieran Eskoziako Jacobo IV.a Estuardorekin ezkontzen saiatu ziren arren, Katalina ahizpa Arturo Tudorrekin konprometituta baitzegoen, eta Espainiakoak emazte eta ahizpak izanda senarren etsaitasuna lasaitzea espero bazen ere, azkenean planak baztertu egin ziren.[4]
María Aragoiko Isabel ahizpa eta Manuel Portugalgo erregearen ezkontzara joan zen. Haren zeremonia eta festak Valentzia de Alcántaran (Cáceres) egin ziren, 1497an, eta berak ere huraxe izango zuela senar jakin gabe.[5] Urtebete geroago, Isabel ahizparen heriotza goiztiarrak bilakaera aldatu zuen, eta Mariak Manueli hitz eman zion alargun geratu berria zela. Ezkontza egiteko baldintzetako bat izan zen juduak Portugalen kristautasunera nahitaez aldatzea, askok Gaztela eta Aragoitik kanporatu ondoren ihes egin baitzuten herrialde hartara.[6] Botereen bidezko ezkontza Granadan egin zen 1500eko abuztuaren 24an. Andregaia emate eta benetako ezkontza, berriz, urriaren 30ean egin ziren Alcácer do Sal-en, 18 urte zituela. Senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Hala, Portugalgo eta Gaztela-Aragoiko errege-familien arteko ezkontza-politikari jarraitu zioten, Portugal, Gaztela eta Aragoi batu nahian. 1580an hirurak lotu ziren, Portugal, Gaztela eta Aragoi.[7][1]
Beste pribilegio eta dohaintza batzuez gain, erregeak Viseu eta Torres Vedras hiribilduak eman zizkion. Senar-emazteek hamar seme-alaba izan zituzten, besteak beste, Joan III.a Portugalgo erregea, Isabel Portugalgo Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatrizea (amona Isabel Katolikoaren omenez horrelaxe deitua), eta Beatriz Portugalgoa Saboiako dukesa.[7]
María Manuel senarraren proiektu inperialaren aldeko lagun sutsua izan zen. Besteak beste, zera espero zuten: Meka eta Medinako hiri santu islamitak suntsitzea, Mameluko sultanatoa eranstea eta kristautasunaren leku santuak konkistatzea, bereziki Jerusalem.[8]
1517ko martxoaren 7an hil zen Lisboan, azken erditzearen ondoren oso ahulduta baitzegoen. 1516ko irailaren 9an jaio zen Antonio izeneko haur bat, egun gutxi batzuk baino iraun ez zuena. Bere bizitza arriskuan zegoen azken semearen haurdun zegoenean, bederatzi seme-alaba izan zituen aurreko erditzeak zirela eta. Lisboan, sortzaileetako bat izan zen Belemeko Jeronimoen Monasterioan lurperatu zuten.
Portugalgo Manuel I.a osabarekin izan zuen ezkontzatik hamar seme-alaba jaio ziren:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.