From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Gómez de Sandoval y Rojas (Tordesillas, 1553 – Valladolid, 1625eko maiatzaren 17a), Lermako lehen dukea, espainiar politikaria eta estatu gizona izan zen. Filipe III.a Espainiakoaren begikoa eta ministroa izan zen 1598tik 1621 arte.
Francisco Gómez de Sandoval y Rojas | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1618ko martxoaren 26a - 1625eko maiatzaren 17a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco de Sandoval y Rojas, I duque de Lerma | ||||||||||
Jaiotza | Tordesillas, 1553 | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | Valladolid, 1625eko maiatzaren 17a (71/72 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Francisco Gómez de Sandoval y Zúñiga | ||||||||||
Ama | Isabel de Borja y Castro | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Catalina de la Cerda (en) | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Haurrideak | |||||||||||
Familia | |||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, militarra eta apaiz katolikoa | ||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Francisco Gómez de Sandoval y Rojasek bere osaba, Cristóbal Rojas Sandoval, Sevillako artzapezpikua, izan zuen irakasle eta gorte giroan bizi izan zen, Karlos printzearen menino izendatu baitzuten 13 urte zituela. Bere familiarentzat ospea eta boterea berreskuratzearren, erregearen eta printzearen etxean Ganbarako Aitoren Seme kargua onartu zuen 1580an. Filipe III.arekin izan zuen harremanari esker Erregeren Etxeko ofizio pribatuen ardura eskuratu zituen, eta erregeak berak baino gehiago agindu zuen Espainian 1598tik 1618 arte.
Atzerriko politikan gizon zuzena izan bazen ere, administrazio saldukeria bultzatu zuen Espainian, bere lagun, senide eta babespekoen aldeko politika eginez, eta izugarri aberastu zen agintean izan zen denboran. Paulo V.ak kardinal izenda zezan lortu zuen bere gainbehera saihesteko baina, handik gutxira, seme zuen Ucedako dukeak eraitsi zuen aginpidetik, 1618an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.