From Wikipedia, the free encyclopedia
Marwan ibn al-Hakam ibn Abi al-As ibn Umayya (arabieraz: مروان بن الحكم بن أبي العاص بن أمية, Marwān ibn al-Ḥakam ibn Abī al-ʿAs ibn Umayya); ca. 623–626 – 685eko apiril/maiatza), normalean Marwan I.a deitua, omeiatarren laugarren kalifa izan zen. Dinastiaren kontrola bere gain hartu zuen bere bigarren lehengusu Muawiyah II.ak 684an abdikatu ondoren. Marwanen igoerak, klanaren kiderik eraginkorrena zena, omeiatar dinastiaren leinuan aldaketa bat adierazi zuen, Abu Sufyanen ondorengoak izatetik Al-Hakamenak izatera pasa zena,[1] biak Umayyaren bilobak zirelarik (dinastiari bere izena ematen diona). Al-Hakam Uthman hirugarren kalifa ortodoxoaren lehengusua izan zen.
Marwan I.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
684ko ekaina - 685eko maiatzaren 7a ← Muawiyah II.a - Abd al-Malik ibn Marwan →
662 - 682 - Sa'id ibn al-'As (en) →
648 - 662 ← Uthman ibn Abu-al-Aas (en) - Abdullah bin Sawar Abdi (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Meka, 623ko martxoaren 28a | ||||||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||||||
Heriotza | Damasko, 685eko maiatzaren 7a (62 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Al-Hakam ibn Abi al-'As | ||||||
Ezkontidea(k) | Aisha bint Muawiyah bin Mughira (en) Fakhitah bint Abi Hashim (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Omeiatarren dinastia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Vali (Islam)a, politikaria eta kalifa | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of the Camel (en) Battle of al-Harrah (en) Battle of Marj al-Rahit (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama |
Mahoma profetak biak eta haien aita Hakam ibn al-Aas erbesteratu zituen, inoiz ez itzultzeko aginduarekin. Uthmanen agintaldian, Marwani, eta, beharbada, bere aitari itzultzeko eskatu zieten. Marwan, kalifarekin zuen harremanaz baliatu zen, eta Medinako gobernadore izendatu zuten. Ondorengo hainbat historialarik, Ibn Taymiyah eta sunitak kasu, istorio honen benetakotasunari buruz galdetzen dute, Mahoma hil ondoren ez baita inongo idazlerengandik etortzen.
"Gameluaren guduan", Marwan ibn al-Hakamek, Talha jeneralaren izterrera gezi bat jaurti zuela esaten da, honen ondorioz hil zelarik. Marwanek Talha mendeku gisa hil zuen, Uthman hirugarren Kalifari traizioa egiteagatik.
Ali ibn Abi Talibek kargutik kendu zuen, eta soilik Muawiyah I.ak berriro izendatu zuen. Azkenean, Abd Allah ibn al-Zubayr Yazid I.aren aurka matxinatu zenean,Medina galdu zuen eta Damaskora joan zen, non kalifa izendatu zuten Muawiya II.ak abdikatu ondoren.
Marwanen gobernua laburra izan zen eta omeiatarren arteko gerra zibil batek markatu zuen, baita Allah ibn al-Zubayrren aurkako gerra batek ere. Honek Hejaz, Irak, Egipto eta Siriako zati batzuetan gobernatzen jarraitu zuen. Marwanek, omeiatarren arteko gerra zibila irabazi zuen, honen ondorioz, bere adarra sortu zuen. Egipto eta Siria Abdullahtik berreskuratu ahal izan zituen, baina ezin izan zuen erabat garaitu. Khawarijek, bien bitartean, estatu independente bat ezarri zuten Erdialdeko Arabian, eta istiluak izan ziren egungo Iranen eta Iraken.
Abd al-Azizen (Umar II.aren aita), Abd al-Maliken (haren oinordekoa) eta Al-Himarren aita (Marwan II.aren aita) izan zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.