Kharijismoa islamaren hiru adar nagusietako bat da, xiismoaren eta sunnismoaren ondoan.
Khawarij (arabieraz: الخوارج, al-Khawārij, singularrez خارجي, khāriji) hitza exonimo bat da eta "irteten direnak" esan nahi du, 657an Siffingo gudu zelaian bere arerioa zen Muawiyah I.aren alde Aliren bandoa utzi zutenean protagonizatu zuten desertzioari erreferentzia eginez.
Suniek ez bezala- kalifak Quraisheko tribuko arabiar kide bat izan behar zuela uste dutenak- eta xiitek- kalifa Ali edo haren ondorengo zuzena izan behar zena uste dutenak-, khawarijek kalifa-duintasuna komunitatetik datorrela uste zuten, eta horretarako musulmanik duinena aukeratu behar zuela, "esklabo beltz bat izanda ere".
Haien ustez, legetik aldentzen den musulmanak musulman izateari uzten dio, eta kalifa bada, kargutik kendu behar da. Khawarijek omeiatar kalifen aurkako matxinada handiak eragin zituzten, hauek ahulduz eta abbastarrek ordezkatzea erraztuz.[1] 661ean Abd al-Rahman ibn Muljam khārijia Ali hil zuena izan zen.
Islamaren aginduak betetzean duen zorroztasunak beste erlijioekiko tolerantzia handia du kontrapuntutzat.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.