From Wikipedia, the free encyclopedia
Martti Oiva Kalevi Ahtisaari (Viipuri, 1937ko ekainaren 23a - Helsinki, 2023ko urriaren 16a) politikari finlandiarra izan zen. Finlandiako Errepublikako hamargarren presidentea izan zen 1994-2000 urte bitartean. 2008an Bakearen Nobel Saria eman zioten herrialde ezberdinetako hainbat gatazka armatutan haren bitartekari-lanagatik, bereziki Kosovokoan.
Martti Ahtisaari | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2012) | |||||||||||
1994ko martxoaren 1a - 2000ko martxoaren 1a ← Mauno Koivisto - Tarja Halonen →
1975 - 1977
1973 - 1977
1973 - 1977 ← Seppo Pietinen (en) - Tarja Halonen →
1973 - 1977 ← Seppo Pietinen (en) - Unto Korhonen (en) → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Martti Oiva Kalevi Ahtisaari | ||||||||||
Jaiotza | Vyborg, 1937ko ekainaren 23a | ||||||||||
Herrialdea | Finlandia | ||||||||||
Heriotza | Helsinki, 2023ko urriaren 16a (86 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Eeva Ahtisaari (1968 - 2023ko urriaren 16a) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | University of Oulu (en) 1959) Kuopio Lyceum High School (en) 1952) Oulun Lyseon Lukio (en) (1952 - 1956) | ||||||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||||||
Hizkuntzak | finlandiera ingelesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta irakaslea | ||||||||||
Lantokia(k) | Namibia Kosovo Oulunsuu (en) Karatxi Mozambike Tanzania Zambia Muqdisho Geneva eta Dar es Salaam | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea (1977 - 1993) | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Gradua | captain (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Finlandiako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||
Maisu eta ekonomia ikasketak egin zituen. 1965. urtean hasi zuen bere karrera diplomatikoa Finlandiako Kanpo Arazoetarako ministerioan, eta lankidetza teknikoan espezializatu zen. 1972an Garapenerako Laguntzaren Saileko zuzendariorde izendatu zuten. 1973-1976 bitartean Tanzania, Zambia, Somalia eta Mozambikeko enbaxadore izan zen. Ondoren nazioarteko zerbitzuetan sartu eta Kanpo Arazoetarako estatuko idazkariorde izatera iritsi zen. 1991ko urtarrilean Irak eta Kuwaitera joan zen NBEren idazkariorde orokor gisa Golkoko gerrak eragindako behar humanitarioak aztertzera. Bere txostenean Irakeko egoera katastrofikotzat jo zuen eta elikadura, erregai, eta osasun eta nekazaritza tresnen debekua bertan behera uztea gomendatu zuen. Urte bereko maiatzean NBEko lana bukatu eta Finlandiara itzuli zen estatu idazkari kargua betetzera. 1992an Bosnia-Herzegovinarako Lantaldearen lehendakari izendatu zuten Jugoslavia ohiari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, eta NBEren idazkari orokorraren zona horretarako ordezkari berezi, errepublika horren etorkizun konstituzionalari buruzko negoziazioak bideratzen laguntzeko.
1994. urtean Finlandiako presidente aukeratua izan zen eta Europar Batasunean sartzeko negoziazioekin aurrera jarraituko zuela agindu zuen. 2008an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, nazioarteko gatazkak konpontzen urteetan egindako lanagatik (Kosovon, gehienbat).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.