geologo eskoziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Matilda Gordon (Monymusk, Eskozia, 1864ko apirilaren 30a – 1939ko ekainaren 24a) (Ogilvie jaioa), May Ogilvie Gordon bezala ere ezaguna, eskoziar geologo eta paleontologo bikaina izan zen. Londresko Unibertsitateko Zientzia Doktore titulua eman zioten lehen emakumea izan zen, eta Municheko Unibertsitatean doktoretza jaso zuen lehen emakumea. Haurren eta emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldekoa eta defendatzailea ere izan zen.
Maria Gordon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monymusk, 1864ko apirilaren 30a |
Herrialdea | Eskozia |
Heriotza | Regent's Park, 1939ko ekainaren 24a (75 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College The Mary Erskine School (en) Royal Academy of Music Berlingo Humboldt Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea George Watson's College (en) Heriot-Watt University (en) Londresko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa eta paleontologoa |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala (Erresuma Batua) |
Ogilvie Aberdeenshireko Monymusk herrian jaio zen 1864an. Maria Matilda Nicholen eta Alexander Ogilvie, zuzenbidean doktorea eta Robert Gordons College-ren zuzendariaren alaba zaharrena zen. Bost neba eta bi ahizpa zituen. Bere neba nagusia, Francis Grant Ogilvie, zientzialari eta Londresko Zientzia Museoko zuzendaria ere izan zen.[1]
18 urterekin pianoa ikasi zuen Londresko Musika Akademian. Aldi berean, Zientzietako lizentziatura hasi zuen Heriot-Vatioko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu eta geologian, botanikan eta zoologian espezializatu zen 1890ean University College London-en.[1][2]
1891n, Alemaniara joan zen, Berlingo Unibertsitatean ikasten jarraitzeko. Ez zen onartua izan, garai hartan Alemaniako goi-mailako hezkuntza-erakundeetan ez baitziren onartzen sexu femeninoko pertsonak, nahiz eta zenbait lagun eraginkorrek eta lankidek, Ferdinand Freiherr von Richthofen geologoak barne, ahaleginak egin. Richthofen eta bere emaztearekin Munichera joan zen eta han Karl Alfred von Zittel eta Richard Hertwigekin ikasi zuen. 1891ko uztailean, Richthofen eta emaztea Dolomitetara joan ziren bost astez, eta Ogilvie gonbidatu zuten beraiekin joateko.[1]
Dolomitetan, Richthofenekin, hasi zen bere lana geologian bideratzen.[1] 1893an, Londresko Unibertsitateko Geologiako Zientzia Doktore titulua eman zioten, eta gradu hori jaso zuen lehen emakumea izan zen. 1900. urtean, Municheko Unibertsitateko doktoretza bat jaso zuen lehen emakumea ere izan zen, eta geologia, paleontologia eta zoologia arloetan saria jaso zuen.[3]
Maria Gordonek ikerketa geologiko guztiak Tirol hegoaldean egin zituen, Italiako Alpeetako eremu batean, Austriako mugatik gertu. Alpeetako eremu hau Dolomitetako multzo geologikoaren parte da. Muino altuak ditu, eta antzinako itsaso bateko koralezko atoloien hondarretan oinarrituta sortu direla uste da.[1] Gordonek desafiatu egin zuen ideia hori 'tortsio-azalaren' teoriarekin, hau da, mendiak lurrazalaren bultzadaz, bihurduraz eta tolesturaz osatu zirelako ideiarekin. Dolomitetako egitura geologikoen behaketaren eta neurketaren bidez, tolestearen eta egiturazko deformazioaren bi fase zeudela zehaztu ahal izan zen, eta horrek Alpeetako egitura tektonikoaren interpretazio berria ekarri zuen.[4]
Guztira, 30 artikulu baino gehiago idatzi zituen bere ikerketari eta eskualde honetako aurkikuntzei buruz, eta horietako batzuk erne-lantzat hartzen dira.[5] Bere biografoak honela deskribatu zuen: "XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, edozein herrialdetako emakume geologorik emankorrena".[4]
Politikan oso etapa aktiboa izan zuen, liberala eta emakumearen eskubideen defendatzailea. 1922ko otsailaren 8an, Canterburyko hauteskunde-barrutitik Alderdi Liberalerako parlamentu-hautagai izendatu zuten, Lloyd Georgeren laguntzarekin.[6] Hauteskunde orokor bat deitu zen 1922ko azarorako, baina azaroaren 3an erretiratu egin zen. Lloyd George eta H. H. Asquithen arteko bilera liberalaren ondoren, 1923ko hauteskunde orokorretan parte hartu zuen hautagai liberal gisa eta Hastings unionistarekin lehiatu zuen, hautagai laborista hirugarren postura bultzatuz.
Alderdia | Hautagaia | Botoak | % | ± | |
---|---|---|---|---|---|
Unionista | Lord Eustace Sutherland Campbell Percy | 11,914 | 52,6 | ||
Liberala | Maria Matilda Ogilvie Gordon andrea | 5,876 | 25,9 | e/e | |
Laborista | W. Richard Davies | 4,859 | 21,5 | ||
Gehiengoa | 6,038 | 26.7 | |||
Emaitza | 76,4 |
Emakumearen eskubideen defendatzaile gisa, Associated Women 's Friendly Society-ko eta National Women's Citizens Association-eko ohorezko lehendakaria izan zen, baita National Council of Women of Great Britain and Ireland-eko lehendakaria ere. I. Mundu Gerrako gerraosteko negoziazioetan paper garrantzitsua bete zuen Emakumeak Nazioen Ligan Ordezkatzeko Kontseiluan.[4][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.