María de Echarri

espainiar idazle, propagandista katolikoa, politikaria eta feminista From Wikipedia, the free encyclopedia

María de Echarri

María de Echarri y Martínez (San Lorenzo de El Escorial, 1878ko irailaren 9a - Donostia, 1955) espainiar zutabegile eta propagandista katolikoa, politikaria eta feminista izan zen.[1] 1927an, Primo de Riveraren diktaduraren Batzar Nazional Aholku-emailean ordezkatutako 13 emakumeetako bat izan zen.[2][3]

Datu azkarrak Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea, Madrilgo Udaleko zinegotzia ...
María de Echarri


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Madrilgo Udaleko zinegotzia

1924ko urriaren 24a -
Bizitza
JaiotzaSan Lorenzo de El Escorial eta El Escoriak, 1878ko irailaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia, 1955 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzutabegilea, propagandista katolikoa, politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaAsociación Católica de Propagandistas
Itxi

Biografia

1878ko irailaren 9an jaio zen San Lorenzo de El Escorial-en.[4]

Irakaslea zen lanbidez.[5]

Emakumeentzako Ekintza Katolikoa elkartearen publizista zen[5][6] eta emakumen langileen babeslea, ikuspuntu katolikotik.[7] Emakume langileen sindikatuen sortzailea izan zen eta lan ikuskatzailea izanik, gizarte ekintzako programa sustatu zuen, batez ere, emakumezko langileei sozialki eta lanean hobekuntza lortzen laguntzeko helburuarekin.[1]

1918an feminismoa sustatu zuen, "posible" zena, zentzuzkoa eta katolikoa izendatu zuena. Feminismo horren helburua zen emakumeen presentzia handitzea hezkuntza, karitate eta gizarte laguntzako espazio publikoetan.[1] Era berean, Gizarte Erreformen Institutuko presidenteak lan ikuskatzaile izendatu zuen urtea izan zen, eta batzordekide bihurtu zen, baina, Emakume Katolikoen Sindikatuko lana alde batera utzi nahi ez izateagatik, kargua utzi behar izan zuen.[4]

1924an Madrilgo Udaleko lehen emakume zinegotzietako bat bihurtu zen,[6] (1.oharra) eta 1927an Primo de Riveraren diktadurako Batzar Nazionala deiturikoan ordezkari izan ziren 13 emakumeetako bat izan zen 1927ko urriaren 10etik eta 1930eko otsailaren 15a bitartean.[5][8][9]

Donostian hil zen 1955.[6][10]

Batzar Nazional Aholku-emaileko emakumeak

Batzarraren eginkizun nagusia Espainiarako Konstituzio berri bat egitea zen eta 429 lagunek osatzen zuten. Hautatutako emakumeen artean, horietako bi aukeratu zituzten Estatuko ordezkari gisa - Isidra Quesada Gutiérrez de los Ríos, Esklabo Zurien Merkataritza Errege Batzordeko Aguilar de Inestrillas-en kondesa alarguna eta Trinidad von Scholtz Hermensdorff alarguna (Parcent-eko dukesa eta erreginaren dama) eta gainerakoak beren merituetan oinarrituta eta "bizitza nazionaleko hainbat jardueraren ordezkari , besteak beste, María de Maeztu pedagogoa (orduan Residencia de Señoritas delakoaren zuzendaria), Carmen Cuesta del Muro (Espainiako lehen Zuzenbidean doktorea eta Teresiar Erakundeari lotutakoa) Batzarreko idazkari izan zena, Blanca de los Ríos (idazlea), Natividad Domínguez Atalaya (Emakumeen Hezkuntzarako Elkartekoa, Merkataritza irakaslea eta ideal pedagogiko krausistetan trebatua), Emakumeen Ekintza Katolikoari lotutako bost emakume: Josefina Olóriz (Eskola Normaleko idazkaria, irakasle gipuzkoarra, Donostiako zinegotzia eta 1927an Logroñon ospatutako Nazioarteko Eukaristiko Kongresuan parte hartu zutenak); María de Echarri (Madrilgo zinegotzia), María López Monleón (Langile Katolikoen Konfederazio Nazionaleko kidea), Teresa Luzzatti eta María López de Sagredo Andreo (Bartzelonako zinegotzia eta hango Haurren Babeserako Foru Aldundiko kidea). Blanca de los Ríos eta Ramblako markesak ere lotura zuten ACMrekin. Esperanza García de Torre de Luca de Tena, Micaela Díaz Rabaneda, Dolores Cebrián de Besteiro eta Fernández de Villegas batu ziren, baita La Ramblako markesa alarguna ere, zeinaren izena, Concepción Loring, saioaren egunkerokoan agertzen ez dena.[11][12] 1928ko otsailean, María Dolores Perales González Bravo (Madrilgo Udaleko zinegotzia) kazetaria sartu zen eta, azkenik, desegin eta hiru aste igaro zirenean, 1930eko urtarrilaren amaieran Maria Doménech i Escoté (ezizenez Maria Domenech de Cañellas, idazle eta aktibista kataluniarra, Federazio Katolikoko presidentea, Langile Sindikatuena eta Clara Frías Cañizares abokatu valentziarra. [13]

Sariak

  • Pro Ecclesia et Pontifice domina[6]

Oharrak

  1. Blanca Igual eta Elisa Calongerekin batera izendatu zuten zinegotzi urriak 23an eta hurrengo egunean kargutu zituzten.[14]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.