Malleus Maleficarum

From Wikipedia, the free encyclopedia

Malleus Maleficarum

Malleus Maleficarum (euskaraz Sorginen Mailua, alemanez Der Hexenhammer) ziurrenik Pizkundean sorginkeriari buruz idatzitako tratatu garrantzitsuena izan zen. Inozentzio VIII.a aita santuak 1485. urtean Inkisizioari emandako eskumen zabalen pean, 1486an idatzia eta 1487an lehenbizikoz Alemanian argitaratua izan zen.

Datu azkarrak Datuak, Idazlea ...
Malleus Maleficarum
Thumb
1669ko argitalpen baten azala.
Datuak
IdazleaHenri Institoris eta Jacob Sprenger (en)  (1486)
Argitaratze-data1487
GeneroaErlijioa eta Zuzenbidea
Jatorrizko izenburuaMalleus Maleficarum
Hizkuntzalatina
HerrialdeaAlemania
Euskaraz
IzenburuaSorginen Mailua
Itxi

Liburua bi domingotarren lana izan zen: Johann Sprenger, Koloniako Unibertsitateko dekanoa Alemanian, eta Heinrich (Institoris) Kraemer, teologiako irakaslea Salzburgoko Unibertsitatean (Austria) eta inkisidorea Tirolgo eskualdean (Austria).[1]

Koloniako Fakultateko bertako Inkisizioko teologo gorenek kondenatu zuten idazlana legez kanpoko prozedurak gomendatzeagatik eta demonologiako erromatar doktrina katolikoekin bat ez etortzeagatik.[2] Hala ere, arrakasta itzela izan zuen. 1484an Inozentzio VIII.a aita santuak Summis desiderantes affectibus bulda argitaratu zuen, non Alemanian sorginkeriaren hedapena deitoratzen zuen eta Sprenger eta Kraemerri hura erauzteko baimena ematen zien.[1]

Europa osora hedatu eta argitalpen berri ugari izan zituen, baita Inkisizioaren eskuliburu nagusia bilakatu ere. Hurrengo 200 urtean baino gehiago iraun zuen sorgin ehizan sekulako eragina izan zuen. Aldirik gorenean, XVI-XVII. mendeetan jazo zen sorgin ehiza hori.

Alpeetako nekazarien folklorea eta sinesmenak kodifikatzen zituzten, eta Bibliko Irteera 22:18-an adierazten dena aplikatzea zuen helburu. Lana hiru zatitan banatzen da. Lehen zatian, sorginen errealitatea eta gaiztakeria azpimarratzen dira, eta demonologian ez sinestea heresia dela esaten da. Etsaiaren izaera dela eta, edozein lekukok, haren kredentzialak kontuan hartu gabe, akusatu baten aurka deklaratu dezake. Bigarren zatia sorginen jarduerei buruzko ipuin alegiazko bilduma bat da, adibidez, deabruarekin egiten ziren itunak, deabruekin zituzten sexu-harremanak (incubi eta succubi), gaueko zaldiketa eta metamorfosia. Hirugarren zatia sorgin-epaiketetan jarraitu beharreko legezko prozedurei buruzko eztabaida da. Tortura aitorpenak bermatzeko bide gisa onesten da. Agintari laikoei eta sekularrei[oh 1] dei egiten zaie inkisidoreei lagun diezaieten Satanek bere kausan sartu dituenak akabatzen.[1]

Oharrak

  1. Fraideen ordena erlijioso baten barruan ez dauden erlijiosoak, hau da, apezpikuak, eta bere agintepean dauden kleroko pertsonak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.