aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Màrius Cabré i Esteve edo Mario Cabré artistikoki (Bartzelona, Espainia, 1916ko urtarrilaren 6a - Bartzelona, Espainia, 1990eko uztailaren 1a) espainiar toreatzaile eta antzezlea izan zen.
Màrius Cabré i Esteve | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1916ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1990eko uztailaren 1a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, toreatzailea eta telebista aurkezlea |
1942an sartu zen zezenketaren munduan, eta 1943an hartu zuen "alternatiba". 1960an erretiratu zen arte, Espainia eta Latinoamerikako zezen-plaza nagusietan ibili zen. 1951n Pandora and the Flying Dutchman filmean parte hartu zuen, Ava Gardnerekin batera, eta harekin izandako erlazioagatik oso ezagun egin zen pertsonaia ospetsuen maitasun kontuetako aldizkarietan. Toreatzeari utzi zionean, antzerki lan ugari egin zituen, Zorrillaren Don Juan Tenorio besteak beste. Zineman ere lan egin zuen, Pere Portabellaren No compteu amb els dits (1967) eta Nocturno 29 (1968) filmetan. 1980ko hamarkadan bihotzeko gaitz larri batek jo zuen, eta hainbat aldiz operatu behar izan zuten. Gaitz horrengatik hil zen 1990ean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.