Liisi Oterma
finlandiar astronomoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Liisi Oterma (finlandieraz: ˈliːsi ˈotermɑ ahoskatua; Turku, Finlandia, 1915eko urtarrilaren 6a – Ibidem, 2001eko apirilaren 4a) finlandiar astronomoa izan zen, Finlandian astronomiako doktoretza, Fisikako doktoretza (Ph.D degree), lortu zuen lehen emakumezkoa. Zenbait kometaren elkarraurkitzailea izan zen, horien artean 38P/Stephan-Oterma eta 39P/Oterma, baita asteroide ugariren aurkitzailea ere. 1529 Oterma asteroidea bere omenez izendatu zen.[1][2][3][4]
Liisi Oterma | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Turku, 1915eko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Finlandia |
Heriotza | Turku, 2001eko apirilaren 4a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turkuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | finlandiera esperantoa alemana frantsesa italiera gaztelania hungariera ingelesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, esperantista eta discoverer of asteroids (en) |
Enplegatzailea(k) | Iso-Heikkiläko Behatokia |
Jasotako sariak | |
![]() |
Bizitza
Turkuko Unibertsitatean matematika eta astronomia ikasi zituen. Bere irakasleetako bat Yrjö Väisälä astronomo finlandiar ezaguna izan zen, teleskopioentzako kalitatezko optikak egiten zituena. Laster Yrjö Väisälären laguntzailea bihurtu zen eta planeta txikien bilaketan lan egin zuen. 1938an lortu zuen bere maistratza. 1941etik 1965era bitartean, Oterma unibertsitateko behatokian aritu zen begirale lanetan. 1955ean lortu zuen doktoregoa, teleskopioen optikari buruzko tesi batekin. Matematikan eta astronomian doktoretza lortu zuen lehen emakume finlandiarra izan zen.
Lan ibilbidea
1959an, astronomiako irakasle elkartu plaza lortu zuen, eta 1962an irakasle titular izatera iritsi zen. 1978an jubilatu zen arte bete zuen lan hori. 1965etik 1978ra irakasle Turkuko Unibertsitatean. 1971n, Väisälären ondorengoa izan zen Tuorla Behatokiko zuzendari gisa. Turkuko Unibertsitateko ikerketa astronomiko-optikoko institutuko zuzendaria izan zen 1971-1975 bitartean.
Hizkuntzak interesatzen zitzaizkion Otermari, eta alemana, frantsesa, italiera, gaztelania, esperantoa, hungariera, ingelesa eta baita arabiera ere hitz egiten zituen, adibidez. Otermaren jatorrizko planak sanskritoa ikastea zen, baina ez zen Turkuko Unibertsitatean eskaini, eta, azkenean, astronomian zentratzeko hautua hartu zuen.
Oterma lasaia zen, izaera apalekoa, eta publizitatearen beldur. Anders Reiz Kopenhageko Behatokiko irakasleak, besteak beste, Oterma «hamaika hizkuntzatan isilik» zegoela esan zuen. Otermak argazkietan agertzea saihestu zuen, eta haren argazki gutxi batzuk baino ez daude.
Hainbat kometa aurkitu edo identifikatu zituen, horien artean 38P/Stephan-Oterma, 39P/Oterma eta 139P/Väisälä-Oterma aldikako kometak. Minor Planet Centerrek (MPC) 1938 eta 1953 artean 54 planeta txiki aurkitu izana ere egozten dio, eta 153. postuan dago MPCren inoizko aurkikuntzen zerrendan.[5]
1529 Oterma asteroidea, Yrjö Väisälä finlandiar astronomoak 1938an aurkitu zuena, bere omenez izendatu zen.
Aurkitutako asteroideak
1504 Lappeenranta | 1939ko martxoak 23 |
1507 Vaasa | 1939ko irailak 12 |
1522 Kokkola | 1938ko azaroak 18 |
1540 Kevola | 1938ko azaroak 16 |
1544 Vinterhansenia | 1941eko urriak 15 |
1545 Thernöe | 1941eko urriak 15 |
1558 Järnefelt | 1942ko urtarrilak 20 |
1559 Kustaanheimo | 1942ko urtarrilak 20 |
1679 Nevanlinna | 1941eko martxoak 18 |
1680 Per Brahe | 1942ko otsailak 12 |
1695 Walbeck | 1941eko urriak 15 |
1705 Tapio | 1941eko irailak 26 |
1758 Naantali | 1942ko otsailak 18 |
1882 Rauma | 1941eko urriak 15 |
2064 Thomsen | 1942ko irailak 8 |
2107 Ilmari | 1941eko azaroak 12 |
2159 Kukkamäki | 1941eko urriak 16 |
2195 Tengström | 1941eko irailak 27 |
2268 Szmytowna | 1942ko azaroak 6 |
2291 Kevo | 1941eko martxoak 19 |
2332 Kalm | 1940ko apirilak 4 |
2501 Lohja | 1942ko apirilak 14 |
2640 Hällström | 1941eko martxoak 18 |
2717 Tellervo | 1940ko azaroak 29 |
2774 Tenojoki | 1942ko urriak 3 |
2803 Vilho | 1940ko azaroak 29 |
2804 Yrjö | 1941eko apirilak 19 |
2805 Kalle | 1941eko urriak 15 |
2827 Vellamo | 1942ko otsailak 11 |
2828 Iku-Turso | 1942ko otsailak 18 |
2840 Kallavesi | 1941eko urriak 15 |
2841 Puijo | 1943ko otsailak 26 |
2846 Ylppö | 1942ko otsailak 12 |
2857 NOT | 1942ko otsailak 17 |
2912 Lapalma | 1942ko otsailak 18 |
2946 Muchachos | 1941eko urriak 15 |
2988 Korhonen | 1943ko martxoak 1 |
3132 Landgraf | 1940ko azaroak 29 |
3381 Mikkola | 1941eko urriak 15 |
3497 Innanen | 1941eko apirilak 19 |
3597 Kakkuri | 1941eko urriak 15 |
3811 Karma | 1953ko urriak 13 |
3892 Dezsö | 1941eko apirilak 19 |
4133 Heureka | 1942ko otsailak 17 |
4163 Saaremaa | 1941eko apirilak 19 |
4227 Kaali | 1942ko otsailak 17 |
(5216) 1941 HA | 1941eko apirilak 16 |
(5534) 1941 UN | 1941eko urriak 15 |
(5611) 1943 DL | 1943ko otsailak 26 |
(5985) 1942 RJ | 1942ko irailak 7 |
6886 Grote | 1942ko otsailak 11 |
(7267) 1943 DF | 1943ko otsailak 23 |
(11780) 1942 TB | 1942ko urriak 3 |
(15198) 1940 GJ | 1940ko apirilak 5 |
Eponimoak
- Besteak beste, Oterma asteroideak (1529) bere izena du omenez.
Sariak eta aintzatespenak
- Finlandiako Rosa Blanca Ordenaren 1. mailako zalduna.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.