From Wikipedia, the free encyclopedia
Letizia Quaranta (Turin, 1893ko abenduaren 30a – Erroma, 1977ko urtarrilaren 9a) italiar aktorea izan zen. Bere film gehienak mutuak dira.[1]
Letizia Quaranta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1892ko abenduaren 30a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1893ko abenduaren 30a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1977ko urtarrilaren 9a) |
Heriotza | Erroma, 1977ko urtarrilaren 9a (84 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carlo Campogalliani |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Turinen, Italian, bi ahizpa zituen: Lydia, aktorea ere bai, eta Isabella. Bere ahizpa nagusiari esker zinema munduan sartu zen, Itala Film konpainian lan egiteko. Lehenengo filmak Il gioiello del Nilo eta Nino Oxiliaren Addio giovinezza! izan ziren. Laster oso ezaguna egin zen. Bere film askoren zuzendaria Carlo Campogalliani izan zen; biak 1921ean ezkondu ziren. Senarrarekin lehen Erromara aldatu zen zeren eta bertan Italiako zinema-industria indartsuena sortzen ari baitzen, eta ondoren Argentinara non senarrarekin hiru film egin zituen. Erroman berriro ere film gehiago egin zuen baina, beste aktore askoren kasuan bezala, soinuaren sarrerak zineman zailtasunak ezarri zizkion lanean jarraitzeko. 1931 urtetik aurrera zazpi film bakarrik egin zituen. 1950. hamarkada hasieran bere lan ibilbidea bukatutzat eman daiteke. 1977an Erroman hil zen.[2]
Hona hemen bere film ezagunenak:[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.