From Wikipedia, the free encyclopedia
Leptospira interrogans Leptospira generoko bakterio patogenoa da, leptospirosia sortzen duena. Bere morfologia bereziari zor dio izena, mikroskopioz ikusita galdera-ikurra baten itxura baitu. Mugikorra da, dituen endo-flageloei esker, eta uretan bizi ohi da. Aerobio hertsia.
Leptospira interrogans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Spirochaetota |
Klasea | Spirochaetia |
Ordena | Leptospirales |
Familia | Leptospiraceae |
Generoa | Leptospira |
Espeziea | Leptospira interrogans Jhormita [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Laborategian ez da erraz hazten, hazkuntza-ingurune bereziak eta inkubazio-epe luzeak behar dituelako [1] [2].
200 seroaldaera inguru ditu patogeno honek [3].
Zoonosia da leptospirosia, animalietatik gizakiengana transmititzen den gaixotasun infekziosoa, alegia. Infektatutako animaliek gernuaren bitartez kanporatzen dute bakterio patogenoa. Gizakiak animaliekin duen kontaktu zuzenaren bidez edo animalien gernuak infektatzen dituen uretan sartzean (ibaiak, lakuak...) infekzioa harrapa dezake. Leptospira interrogans azalean dauden zauri edo pitzadura txikietatik sartzen da gorputzean, eta baita mukosetatik ere. Bakterioa mugikorra denez, odolera iristen da.
Infekzioa asintomatikoa da sarritan, baina kasu batzuetan gripearen antzeko sintomak eragiten ditu. Kasu gutxi batzuetan gaixoaren osasun-egoera nabarmen okertzen da, giltzurrunak, gibela eta nerbio-sistema kaltetzen direnean.
Gaitzaren diagnostikoa bakterioaren behaketa mikroskopikoarekin (eremu iluneko mikroskopioan), laborategiko kultiboarekin edo froga serologikoen bidez (antigorputzen titulua lau aldiz areagotzen denean) burutzen da..
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.