Lekunberri (Nafarroa Garaia)

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Lekunberri (Nafarroa Garaia)map

Lekunberri[4] ([lekunβeri]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da eta Leitzaldean kokatua. Iruñearen eta Donostiaren artean dagoenez, beti izan da mendi arteko igarobidea. Larraun udalerriko lurrez inguratutako barrendegi bat da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Lekunberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Thumb
Lekunberriko plaza.
Thumb
Bandera

Lekunberriko armarria
Armarria


Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lekunberri
AlkateaArkaitz Goikoetxea Arriola (EH Bildu)
Posta kodea31870
INE kodea31908
Herritarralekunberriar
Geografia
Koordenatuak43°00′12″N 1°53′38″W
Azalera6,61 km²
Garaiera569 metro
Distantzia33 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.689 (2023:  33)
alt_left 767 (%45,4)(2019) (%45,5) 769 alt_right
Dentsitatea2,56 bizt/km²
Zahartzea[1]% 18,94
Ugalkortasuna[1] 59,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 83,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,66 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 56,50 (2018:  %-2,64)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lekunberri.net
Itxi

Larraun eskualdearen erdialden dago, Aralarreko mendilerroaren magalean. Udalerriak 1.469 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Larraun udalerria osatzen duten herriek Lekunberri osorik inguratzen dute: iparraldetik Uitzirekin egiten du muga; ekialdetik Etxarri Larraun eta Mugirorekin; hegoaldetik Iribas eta Allirekin; eta ipar-ekialdetik Baraibar, Albiasu eta Azpirotzekin.

Herri honetatik Aralarreko mendilerroarako bidea hartzen da, bertan inguru natural ederra topatzeko aukera dago.

Larraun ibaiko Ixkier ur-jauzia gertu dago Mugiron, Plazaolako bide berdetik 2,5 kilometrora.

Historia

Thumb
Plazaolako burdinbide zaharraren geltokia, gaur egun Plazaolako bide berdearen harrera-gunea

Mugako herri honetan jauregia eta babes-dorrea izan ziren. Bere historia osoan etengabeko erasoak jasan zituen, bai gaztelauen partetik, eta bai gipuzkoar eta frantziarren partetik ere.

Antza denez, gerrako gertaera historiko batetik datorkio izena, Lekunberri (Leku berri) hainbat aldiz suntsitua eta berreraikia izan da. Herria kiskalita utzi zuen lehen sutea 1430. urtean gertatu zen, eta ordurako, bertan gotorleku bat zela aipatzen da. Gauza jakina da antzina-antzinatik aduana-eginkizunak (bide-saria) bete izan dituela, XIII. mendetik gutxienez, eta hori zela eta, inguruko lurraldeetako merkatariek zenbait zerga ordaindu behar izaten zizkioten Nafarroako Erresumari. Bazuen, halaber, Errege Bide bat ere, Iruñetik Gipuzkoara zihoana, eta bertan, Kate bat jarria zuten XVIII. mendean, eta Tolosako eta Iruñeko posta-ekarleek bertan uzten zuten posta. 1792. urteko txosten baten arabera, Aldundiak Iruñetik Gipuzkoaraino zihoan zortzi legoa baino gehiagoko bide hori proiektatzea erabaki zuen, zoladura irmoko 24 oin gaztelauko zabaleraz, eta oin bat eta laurdeneko lodiera zuen harlanduzko ohantzeak osatua, galtzada lakarra modukoa eratuz, hori guztia harri-koskor sendo eta txikiz estalia, mugarriz eta izkinarriz hornitua.

XIX. mendean baziren bertan bi denda, bi ostatu, taberna, mutikoentzako eskola eta neskentzakoa, eta herritarrek hornitzen zuten parrokia-elizako abadea. Bazen, baita ere, bi errotarri zituen errota bat. 20ko hamarkadan, irin-fabrika, txokolate-fabrika, gatz-fabrika, zerrategia eta komentua ere bazeuden.

1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen.

Demografia

Informazio gehiago Lekunberriko biztanleria ...
Lekunberriko biztanleria
Itxi

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 131 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,12 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika

Udal hauteskundeak

Udalerria denetik Lekunberriko alkatea José María Aierdi Fernández de Barrena izan da[5]. 2007an hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren eta Aierdiren Lekunberriko Taldeak udaleko bederatzi zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 46 izan ziren (emandako boto guztien %6,80). Eta baliogabeko botoak hamalau izan ziren (emandako botoen %2,03). Abstentzioa %22,91koa izan zen.

Lekunberriko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Lekunberriko Taldea4437
Laia Elkarlanean1872

2011n aurkeztu ziren hiru zerrenda eta lortutako hautetsiak: Lekunberriko Taldea (6), Bildu (3) eta PP (0). Alkate kargua berretsi zuen Aierdi EAko kidea zen, baina ezker abertzalearekiko hurbilketarekin ados egon ez, eta egun Hamaikabateko Nafarroako burua da.

Lekunberriko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Lekunberriko Taldea4156
Bildu2323
PP540

Udaletxea

  • HELBIDEA: Alde Zaharra, 41

Alkateak

1995-1999José Mari Aierdi Fernández de Barrena
1999-2003José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2003-2007José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2007-2011José Mari Aierdi Fernández de BarrenaLekunberriko Taldea
2011-2015José Mari Aierdi Fernández de BarrenaLekunberriko Taldea
2015-2019Mikel MikeoLekunberriko Taldea
2019- Gorka Azpiroz Lekunberriko Taldea

Azpiegitura eta garraioak

Thumb
Lekunberri udalerriko kale baten ikuspegia.

AP-15 edo Leitzarango autobidea, Iruñea eta Donostia lotzen dituena, herritik gertu igarotzen da.

Garraio publikoa

La Muguiroarra autobus konpainiak Lekunberri Iruñearekin lotzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Thumb
Aralarko santutegia

Lekunberrin kultur adierazpide asko dago. Gaur egun, bertan euskaldunak eta atzerritarrak elkarrekin bizi dira. Kaleetan hizkuntza asko entzuten da.

Mikel goiaingeruaren santutegia

Aralar inguruan, altxor artistiko eta kultural paregabea gozatzeko aukera dago: Fondo megalitiko handia, eta lehenengo erromanikokoa den Done Mikel Aralarkoaren santutegia.

Musika

"Berri Txarrak" taldea herrian sortu zuten 1994an. Ordutik, Euskal Herriko rock banda erreferentziakoa bihurtu da. Taldeak bere lehenengo kontzertua eman zuen frontoiko plazari taldearen izena jarri dio udalak.

Hedabideak

Lekunberriar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.