Legaria
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Legaria[4] ([leɣaɾi.a]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 106 biztanle zituen 2014. urtean. Ekonomiaren ardatza nekazaritza eta abeltzaintza dira.
Legaria | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herrigunea. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Legaria | ||
Alkatea | José Javier Etxeberria Martínez (CIL, indep.) | ||
Posta kodea | 31281 | ||
INE kodea | 31148 | ||
Herritarra | legariar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′55″N 2°10′24″W | ||
Azalera | 5 km² | ||
Garaiera | 512 metro | ||
Distantzia | 63 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 108 (2023: 0) | ||
Dentsitatea | 21,6 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,34 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,1 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 7,20 (2018: %2,12) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.legaria.es/ |
Legaria Iruñea hiriburutik 63 kilometro mendebaldera dago. Errepidez hara iristeko, NA-132 errepidea hartu behar da Acedo-Lizarra norabidean, eta Antzineko udalerrira heltzerakoan ezkerrerantz dagoen errepide bati kilometro batez jarraitu behar zaio.
Udalerriak klima mediterraneo-kontinentala dauka, urteko batezbesteko tenperaturak 8 eta 11 gradu, eta prezipitazioak 600 eta 800mm ingurukoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, nahiz eta altuera zein den 100 egun euritsu baino gehiago izan daitezkeen.
Udalerrian zeuden jatorrizko basoen gehiena gizakiaren eraginaren ondorioz ia erabat galdu da. XX. mendearen hasieran 36 hektarea artadi geratzen baziren ere, XX. mendearen amaieran 10 hektarea baino gutxiago ziren oraindik geratzen zirenak. Gaur egun, ibaiaren ondoko makalez gain, Legariak, Lokizko Sartza parajeko basoetan hainbat eskubide ditu.
Legariak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Okorekin ekialdean, Piedramillerarekin mendebaldean, eta Etaiurekin hegoaldean.
Herriak lau auzo ditu: San Martin, elizaren inguruan kokatua; El Rio; El Monte; eta Arrotxapea.
Legaria Erdi Aroko jaurerria izan zen, 1266. urtean Lodosako Antso Perezek, erregeari jaurerria Funes eta Azkoienen koroak zituen jabetza batzuen truke aldatu zuen arte. Herriak garai hartan 1.000 soldatako petxa ordaintzen zuen urtero. Juan III.a eta Katalina errege-erreginek Petri Nafarroakoari eman zioten dohaintzan 1511. urtean. Lizarrako merindadeko hainbat herritan bezala, Leireko eta Iratxeko monasterioek hainbat ondasun izan zituzten Legarian.
1846. urtean Ega harana udalerri moduan desagertzean, Legaria udalerri independente bihurtu zen. 1847an herriak eskola bakarra zeukan, horrez gain, herriko abadea herritarren artean aukeratzen zen. Herriak zituen bide bakarrak inguruetako herrietara joateko bide zaharrak ziren. XX. mendearen hasieran Nekazari Kutxa bat sortu zuten herrian; eta 1920. urtean, olioa ekoizteko errota.
Legariako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008an, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,28 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Udaletxea herriko plaza nagusian dago eta 2016. urtean eraberritu zen azkenengo aldiz. Harrizko hormak dituen bi solairuko eraikin aske eta sendoa da. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Legarian, ez zelako talderik aurkeztu.[5]
2011n lehenagotik kudeaketa batzordeko buru eta alkate zen José Javier Etxeberria berretsi zuten karguan, Legariako Hautagaitza Independentea (CIL) alderdian aurkeztuta; beste 4 lagun zinegotzi bihurtu ziren.
2007-2011 | José Javier Etxeberria Martínez | kudeaketa batzordea |
2011- | José Javier Etxeberria Martínez | CIL |
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legaria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 4,72k zekien euskaraz hitz egiten.
Legariak abuztuko bigarren astean ditu jaiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.