Etaiu
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Etaiu[4] ([eta.iu]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Egaibar eskualdekoa, Lizarrako merindadekoa. Itsas mailatik 623 metro gorago dago, eta 79 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Etaiu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Etayo | ||
Alkatea | Laura Alegria Sos | ||
Posta kodea | 31280 | ||
INE kodea | 31099 | ||
Herritarra | etaiuar, Etaiuko | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′00″N 2°09′14″W | ||
Azalera | 13,02 km² | ||
Garaiera | 623 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 4,32 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 37,4 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,69 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 6,50 (2018: %2,24) |
Etaiu Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira iristeko, Urbiolan hasita, Antzinerako bidea hartu eta Olexuara iristean Etaiurako herri-errepidea hartu behar da.
Udalerriak Legariako eta Okoko udalerriekin egiten du muga iparraldean; Olexoarekin eta Villamayor de Monjardinekin ekialdean; Los Arcosekin hegoaldean; eta Piedramillerarekin eta Sorladarekin mendebaldean.
Haren mugen barruan beste herrixka bat dago, Leartza, 1842ko erroldan udalerri independente zena.
Etaiuko klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 11 gradukoak, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan. Euriteak udazken eta udaberri garaian izaten dira ugarien. Neguak nahiko hotzak izan ohi dira, eta uda garaian bi hilabete lehor daude.
Jatorrizko landareditik 70 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Horrez gain, beti azalera txikia izan duten ameztiak galtzeko zorian daude, nekazaritzarako erabilitako lurren azalera handituz joan den heinean. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinu lariziarrak eta pinu beltzak 19 hektarea hartzen dituzte.
Etaiuko biztanleria 1860tik 2023ra |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga aukeratu zuten alkate. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %1,16) eta boto zuriak bi (%2,35). Abstentzioa %9,47koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga (UPN) | 47 | Bai |
Juan Miguel Salinas Maeztu (CIE) | 36 | Ez |
2011n bi zerrenda hauek aurkeztu ziren: Candidatura Popular de Etayo (CPE; 2 zinegotzi, tartean alkate bihurtutako Felipe Landa Azedo) eta Agrupación Independiente de Etayo (1). CPE UPNren ingurukoa; alderdiak bere izenean zerrendarik ez aurkeztea erabaki zuen, aurreko alkatea etorkinen botoarekin iruzurretan aritzeagatik inputatu zutelako[5].
1999-2003 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
2003-2007 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
2007-2011 | Antonio Tomás Sanz de Azedo Lizarraga | UPN |
2011-2015 | Felipe Landa Azedo | CPE |
2015-2019 | Jenaro Pascual Desojo | CIE |
2019-? | Laura Alegria Sos | CIE |
Udalerriko punturik altuenean dago, elizaren ondoan. Hare harri gorriz egina dago (inguruko lurretan materialik ugariena) eta margotutako hormak eta arkudun ataria nabarmentzen dira. Elizarekin batera plazatxo txiki bat osatzen du, Andre Maria izenekoa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Etaiun eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Jasokundeko Andre Mariaren eliza jatorriz Erdi Aroko eraikina den arren, gaur egungo eliza estilo barrokoan eraikia da. Gurutze latindar oinarridun eliza da.
Herritik gertu dagoen Kristobal Deunaren baseliza aipatzekoa da. Eraikina hau izen bereko mendixkaren gainean dago. Apirileko azken igandean, bertan erromeria ospatzen ohi da.
Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian XVI. mendeko eta XVIII. mendeko etxe ugari dago, harlanduz eginikoak, fatxadan alabastrozko armarriak ageri dituztenak.
Leartzako jaurerrian San Andres eliza dago, erromaniko estilokoa eta 1200. urtean eraikia. Iparraldean atari neoklasikoa du, sarbidea babesteko balio duena, XIII. mendean eraikia.
Herriko jaiak abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen omenez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.