Latsako geltokia

Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra From Wikipedia, the free encyclopedia

Latsa (lehen: Lasa) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Sunbilla udalerrian kokatuta dagoena.

Datu azkarrak Latsa, Kokapena ...
Latsa
Thumb
Kokapena
UdalerriaSunbilla,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko otsailaren 1ea
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua
Itxi

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Historia

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]

1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]

Latsako geltokia

Geltokia Irun — Elizondo burdinbidearen 31,5 kilometro-puntuan zegoen, 110 metroko altueran, Arrigaztelu eta Sunbilla geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.