From Wikipedia, the free encyclopedia
Lantzeko zortzikoa bereziki Nafarroakoako Lantz herriko ihauterian sortutako dantza folklorikoa da. Ihauterietako astearte goizeko ibilaldi baten ondoren, Miel Otxin (espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da, erraldoi handia) tiroz hil eta sutan erretzen dute, herritarrek suaren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.[1][2]
Pausoka dantzan ikasten laguntzeko lehen ahalegina izan zen bideoa ikusiena izan zen 2022an dantzan.eus atarian.[3][4] Euskal Herriko plazetan gehien dantzatzen den euskal dantzetako bat da zortziko hau. Lantzen bai, baina Baztanen, Malerrekan, Bortzirietan... ere dantzatzen da, bakoitzean tokian tokiko bere bereizgarriekin. Horietan guztietan oso garrantzitsua da musikak markatzen digun pultsoa edo patroi erritmikoa argi izatea eta gure oinak horren arabera mugitzea.
Lantzeko ihauterien jatorria ezezaguna da, baina antzinako tradizioa dela dirudi, agian erdi arotik datorrena.[4] Espainiako gerra zibilaren ondotik, ihauteriak debekatuak izan ziren. 1964an ihauteriak berreskuratzeko ekimena abiatu zuten herritarrek, hainbat historialarien laguntzaz, tartean Julio Caro Baroja eta haren anaia Pio Caro Baroja[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.