Remove ads
Landare-zeluletan, pigmentua duen plastoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Kromoplastoak landare-zeluletako zitoplasmako organulu bereziak dira. Pigmentuz asetuta dauden plastidio hauek landarearen lore eta fruituei kolorea ematen diete[1].
Izenak "koloredun plastidio" esan nahi du eta definizio honen arabera kloroplastoa kromoplasto mota bat izango litzateke, baina "kromoplasto" izenaren ohiko adiera klorofilaz besteko pigmentu ez fotosintetikoak dituen plastidioa da.
Plastidio guztiek bezala mintz bikoitza daukate eta barnean estroma izeneko barrunbea. DNA propioa ere badute, kloroplastoen oso antzekoa[2].
Kromoplastoek pigmentu laranja-gorriak (karotenoideak) eta horiak (xantofilak) pilatzen dituzte[3]. Bildutako pigmentuen araberako kolorea izango dute. Polinizatzaileak eta fruituekin elikatzen diren animaliak (hazien sakabanaketa) erakartzea dute helburu, eboluzioak horretara bideratu baititu. Horregatik oso ugariak dira loreetan eta fruituetan. Loreen kolorea oso garrantzitsua da polinizatzaile egokia erakartzeko orduan; kolore zuriak kakalardoak erakartzen ditu, moreak eta urdinak erleak eta kolore beroek tximeletak erakartzen dituzte[4].
Sustraietan ere agertzen dira kromoplastoak, azenario edo arbietan esate baterako. Arrazoia hidrosolugarriak ez diren molekula kopuru handiak pilatzeko gaitasuna da.
Fruituak heldu ahala zeluletako kloroplastoek klorofila galtzen doaz eta karotenoideak eta xantofilak pilatzen hasten dira kromoplasto bihurtuz. Heltze prozesua prozesu aktiboa izaten da. Kromoplastoaren barnean azukrea, almidoia, elementu aromatikoak, bitaminak eta hormonak sortzen doaz eta fruitua gozotu egiten da[5].
Antzerakoa gertatzen da udazkenean hostoekin, baina kasu honetan prozesu pasiboa izaten da. Argi kopurua gutxitzen hasten denean kloroplastoek lana egiteari uzten diote eta galdu egiten dira. Hostoak ura galtzen du eta kromoplastoak baino ez dira gelditzen zelulan. Hostoek orduan kolore laranja eta gorriak hartzen dituzte eta lehortu eta azkenean erori egiten dira.
Kromoplastoek kontrako bidea ere egin dezakete, pigmentuak galdu eta tilakoideak garatuz. Azenarioa pixkat lurretik kanpora atera eta gainaldea argitan jartzen bada berdetzen hasten da adibidez[3].
Estroman duten azpiegituren arabera lau kromoplasto mota daude[3]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.