From Wikipedia, the free encyclopedia
Lilipa edo aratuste-lore[1] Amaryllidaceae familiako Narcissus generoko landareen izen arrunta da. Espezie gehienek hegoaldeko Europan dute jatorria, batez ere Mediterraneo inguruan, baina badira jatorria erdialdeko Asian edo Txinan dutenak ere. Urtero aldaera berriak sortzen dira mintegietan, lorategi eta etxeetan apaingarri gisa erabiltzeko.
Lilipa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Amaryllidaceae |
Subfamilia | Amaryllidoideae |
Generoa | Narcissus (L.)
|
Datu orokorrak | |
Kolorea | hori |
Euskaraz nartziso izena ere badute, izen bereko greziar mitoan oinarrituta. Izen hori antzinako grezierazko narkào (euskaraz: narkotiko) hitzetik eratorria da, landare hauek usain sarkorra dutelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.