Kristina Berasain
Kazetaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristina Berasain Tristan (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1973ko abuztuaren 25a) kazetaria da.[1][2]
Kristina Berasain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1973ko abuztuaren 25a (51 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Berria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Biografia
Ahaztutako gatazketan eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria da. Berria egunkariaren mundua saila zuzendu du urte luzez. Egunkariak sarritan bidali izan du leku gatazkatsuetara: Gaza, Riff, Egipto, Maroko, Ceuta eta Melilla… Hegoaldera eta ekialdera bidaiatzeko joera izan du, eta beti erreparatu dio herri ahaztuei: palestinarrak, kurduak, amazigak, errefuxiatuak, baina bereziki, sahararekin dauka lotura.[3]
Mendebaldeko Saharara 2005ean intifadaren berri ematera joan zenean kateatu zen herri horrekin. .
Hori izan zen nire lehenengo bidaia eta markatu egin ninduen. Lurralde okupatuetan errepresiopean edo basamortuen basamortuan abandonatuta dagoen herri horren ahotsa helarazteko ahalegina egin dut. Kazetaritzak konpromisoa ere eskatzen du.
Saharako herria banatuta dagoen hiru eremuetara bidaiatu duen kazetari bakarretakoa da: lurralde okupatuetara, lurralde liberatuetara eta errefuxiatuen kanpalekuetara,[4][5] Tindufen (Aljeria).2005ean Aaiun hiriburutik kanporatu zuten eta handik hamar urtera, Donostiako Udaleko ordezkaritza batekin sartu ahal izan zen Mendebaldeko Saharara.2018an Hondurasko San Pedro Sula hiritik irten zen errefuxiatuen lehen karabanaren berri eman zuen. Karabana Mexikoko Tijuana hirira iritsi zen unearen lekuko izan zen. Donald Trumpen gobernuak egindako mehatxuen aurrean amore eman gabe aurrera jarraitu zutenei buruzko kronikak idatzi zituen.[6]
ETBko Ahoz Aho saioan aritu zen ahaztutako gatazketaz hitz egiten.
Dokumentalak
Liburuak
Hitzaldiak
Bere ibilbidean zehar hitzaldiak ere eman ditu Kristinak, baita moderatzaile lanak egin ere, besteak beste:
- Los derechos humanos en el Sahara Occidental mahai ingurua moderatu zuen Gasteizen.[17]
- Batalla legal contra el expolio jardunaldietan moderatzaile lana Gasteizen.[18]
- Mujeres víctimas de trata aurkeztu eta moderatu zuen Donostian.[19]
- Inoiz ahaztuko ez ditudan emakumeak izenburuaz Irunen emakume idazlearen egunean. [20]
- Kurdistango egoerari buruzko hitzaldia Pasaian, Bixi Bixi Elkarteak antolatutako 'Gora herriak!' ekimenaren barruan.[21]
- Mendebaldeko Sahara: basamortu bat kazetarientzat txostenaren aurkezpenean parte hartu zuen Alfonso Armadak eta Edith Rodriguezek, Mugarik Gabeko Erreportariak taldeko kideekin, Hayat Erguibi Equipe Mediako kidearekin eta Xavier Aldekoa kazetariarekin.[22][23]
- Noticias desde el frente del Sahara Occidental izenburuko mahainguruan parte hartu zuen Fronte Polisarioko ordezkari, Mohamed Fadel Beiruk, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan aditu Juan Soroetak eta Arantza Chacón SEADen lagunen elkarteko koordinatzailearekin.[23]
- Benet Salellas Kataluniako abokatuarekin solasaldia gidatu zuen Gure Esku Dago elkarteak Iruñeko Katakraken antolatutako ekitaldian:[24]
- Gure Esku Dagok Lizarran erabakitzeko eskubidea ardatz antolatutako mahai-ingurua moderatu zuen. Jose Antonio Urbiola, Laura Mintegi Laura Perez eta Iñaki Bernal politikariekin.[25]
- Iparra-Hegoa. Mugen gainetik Euskal Herria jardunaldietako moderatzailea izan zen. Katalunia hizpide izan zuten ANCko Liz Castro, Sumateko Jose María Clavero eta Joan Solé.[26]
Sariak
- 2017an Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa irabazi zuen Tximeleta bat naiz lanarekin
- 2022an ere Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa irabazi zuen Arrastoak, lorratzak, uharak lanarekin.
- 2024an prentsa alorreko Argia saria jaso zuen, 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuarengatik.[28][29]
Bestelakoak
2020an Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Kristina Berasain eta Xabier Euzkitze euskal kazetariek Euskadiko ehun erreportarik baino gehiagok sinatutako adierazpena irakurri zuten Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan lan egiten duten saharar lankideei babesa jakinaraziz, Aieteko Jauregian egindako ekitaldi batean.[30][31]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.