Arantza Chacón Ormazabal
Zehar Errefuxiatuekin elkarteko Zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arantza Chacón Ormazabal (Gasteiz, 1974) ikertzailea, generoa eta garapenerako lankidetza aztertu ditu batez ere. 2022tik Zehar Errefuxiatuekin elkarteko zuzendaria da.
Arantza Chacón Ormazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1974 (50/51 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Zehar Errefuxiatuekin (2022 - |
Biografia
Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna eta garapenerako lankidetzan eta giza eskubideetan espezializatua da. Bere ibilbide profesionala gobernuz kanpoko hainbat erakundetan egin du, behartutako lekualdaketen testuinguruari, asiloari eta nazioarteko babesari lotuta. Giza eskubideak, feminismoa, berdintasun ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa sustatzeko konpromisoak mugitzen du.[1][2]
2016an, Emakume Saharauien aldeko Sare Euskaldunaren ordezkaria zelarik, Carlos Martín Beristain eta Gloria Guzmán Hegoako Institutuko kideekin batera, El Aiunera sartzea galarazi zion Marokoko poliziak. Asociación Saharaui de Víctimas de Violaciones de los Derechos Humanos elkarteak antolatutako hitzaldi batera zihoazten hizlari.[3][4]
2001etik CEAR-Euskadiri lotuta egon da. 2018an ireki zenetik, Oñatiko Larraña Etxeko[5] eta Tolosako Zuloaga Txikiko[6] harrera etxeetako zuzendaria izan da. Erakundeko esku hartze estrategia koordinatu du, eta 2019tik, zuzendaritza taldeko kide ere izan da.[1]
Lanak
Beste batzuekin argitaratutako liburuak
- Mujeres saharauis: Tres tuizas para la memoria de la resistencia (Aconcagua Libros, 2016)[7]
- La Cooperación y el Desarrollo Humano Local: Retos desde la Equidad de Género y la Participación Social (Hegoa Institutua, 2011)[8][9]
- Giza Eskubideak Garapen Lankidetzan sartzeko gida (Eusko Jaurlaritza, 2010)[10]
Beste batzuekin argitaratutako artikuluak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.