From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolibia herdoildua (Rhodocollybia maculata) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe, ez prestatzea gomendatzen da, zapore mikatza eta zuntz-testura duelako. Euri asko egin ondoren, ordea, mikaztasuna moteldu egiten zaio, eta fruta-zapore atsegina hartzen du.
Kolibia herdoildua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Rhodocollybia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Rhodocollybia maculata Singer, 1939 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus maculatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Collybia maculata.
Kapela: 7 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran zuri kolorekoa, laster gorriz edo marroiz zikintzen da, irregularra. Haragitsua, trinkoa, lau-ganbila, leuna, ertz mehea, gaztetan kurbatua.
Orriak: Ugari eta oso estu, estuak, libreak, koskadunak, zuritik krema-horixkara doazen kolorekoak, eta herdoil koloreko orbanekin, kapela bezala.
Hanka: 5 - 12 x 1 - 3 cm-koa, kolore zurikoa, kapelak bezala herdoil koloreko orbanak ditu, oina zilindrikoa, borra forma du oinarrian, pruinaduna eta zuntzezkoa.
Haragia: Trinkoa, lodia eta zurixka. Zapore mikatza eta hautemanezineko usaina.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Maculata epiteota latinetik dator, zikindua dagoela esan nahi duen "maculatus" hitzetik.
Ez da jangarria, zapore mikatza du eta haritsua da.[3]
Espezie hau erraz ezagutzen da bere kolore zuriagatik, berehala orbaintzen delako bere alde guztietan, orriak estu dituelako eta zapore mikatzagatik. Collybia fodiens delakoak kolore hori-arrosakara-haragi ilun samarreko disko bat du kapelaren gainean, eta ia uniformeki koloreztatua agertzen da, ez orbanekin.[4]
Uda bukaeran hasi eta udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan. Oso arrunta.[5]
Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.