Lumaje gorri samarra duen eta Europa, Asia eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi den koartza handi eta liraina. Lezkadi eta landareek estalitako hezeguneetan bizi da batik bat. From Wikipedia, the free encyclopedia
Koartza gorria (Ardea purpurea) ardeidae familiako hegaztia da[1]. Afrika eta Asia hegoaldeko hegaztia da. Euskal Herrian ere uda partean ikusten dugu Ebroko haranean nagusiki.
Koartza gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Ardeidae |
Generoa | Ardea |
Espeziea | Ardea purpurea Linnaeus, 1766 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 51 g |
Zabalera | 1,35 m |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Koartzen ohiko ezaugarriak ditu, hegazti liraina, lepo eta hanka luzeak, eta labana itxurako moko zorrotza. Koartza hauskararekin alderatuta kolore arre-gorrixkak nagusitzen zaizkio, hortik bere izena, eta txikixeagoa ere bada, 75-80 cm arteko luzera, 150 cm inguruko hego-zabalera eta 800 eta 1.250 gramo artean pistazen du[2].
Buruak, lepoak eta sabelaldeak kolore arrea dute baina marra ilunak eta zuriak ditu goitik behera lezkadi eta ihidietan kamuflatzen laguntzen diotenak. Bizkarraldea eta hegoak grisagoak dira baina luma gorrixka batzuk ere agertzen zaizkio. Hankak horixkak dira. Buruko marra ilunek irisazio berdexkak dituzte eta luma ilun bi ateratzen zaizkio atzerantz. Mokoa iluna da goikaldean eta horia azpialdean. Begia ere horia da. Sexu dimorfismorik ez du ageri[3].
Hegan doanean koartzen itxura tipikoa hartzen du, lepoa bildua, hegoak erdi-tolesturik eta hankak luzaturik buztana baino haratago.
Ardeidoak hegazti urtarrak dira eta koartza gorria gainerakoak baino gehiago. Padura, aintzira eta ibai bazterretako lezkadietan bizi da eta ez du ur gaziarekiko edo gezarekiko preferentziarik agertzen[2]. Urtegi edo ubideetan ere agertzen da, beti ere landaretza sarria badute[4].
Egunsentian eta ilunabarrean egoten da aktibo eta egunean zehar deskantsatu egiten du, kumaldi garaian ez bada[3]. Lezkadietan ezkutaturik egoten da eta erraz izutzen da arrisku txikienarekin. Ez da zuhaitzetan pausatzen, lurrean egotea nahiago du[4][5].
Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen du negua[6] eta maiatza aldera iparralderantz jotzen dute. Orduan agertzen da Euskal herriaren hegoaldeko aintziratan eta bertan kumatzen du. Guardiako aintziretan[7], Vianako Las Cañas aintziran[8] eta Pitillasko aintziran[9] esate baterako. Abuztua iristen denean hegoalderako bidaiari ekiten diote[2].
Ehizatzeko orduan hegazti bakartia da. Ur ertzeko lezkadietan kamuflaturik, geldi geldi egoten da eta harrapakina ondoan duenean eraso azkar batekin harrapatzen du. Batzuetan poliki mugitzen ere ikusten da animalia bati jarraika. Ez da koartza hauskara bezain arrainzalea eta anfibioak, narrastiak, intsektuak (matxinsaltoak bereziki) eta ugaztun txikiak jaten ditu, baina arrain txikiak ere bai. Inoiz ahate edo kopetazurien habiatik arrautzak ere harrapatzen ditu[2][3].
Kolonia txikiak eratzen ditu ugalketa garaian, normalean monoespezifikoak, hau da, ganerako koartzekin ez da elkartzen. Lezkadi trinkoenak aukeratzen ditu eta landare urtarrak erabiliz metro bateko altueran plataforma bat eraikitzen du. Emeak 4-6 arrautza urdinxka jartzen ditu bertan eta guraso biek txitatzen dituzte 25-26 egunetan zehar. Txitak lumatxa grisez jaiotzen dira eta habian mantentzen dira erabat garatu artean[2]. 10 egun dituztenean habia inguruan ibiltzen hasten dira eta 45-50 egun dituztenean erabat garatu eta beren kabuz baliatzen hasten dira.[3]
Carl von Linneok deskribatu zuen 1766 urtean, Systema Naturae liburuaren hamabigarren edizioan. Ardea purpurea izena jarri zion, "koartza morea" esan nahi du[10]. Lau azpiespezie ezagutzen dira[11]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.