Kevoko Natura Erreserba Hertsia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kevoko Natura Erreserba Hertsiamap

Geavvuko edo Kevoko Natura Erreserba Hertsia (finlandieraz, Kevon luonnonpuisto; ipar samieraz, Geavu luonddumeahcci) 712 km²-ko azalera duen Finlandiako natura erreserba hertsia da. Utsjoki udalerrian dago eta herrialde osoan ezaguna da bere landaredi eta paraje bereziengatik.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Kevoko Natura Erreserba Hertsia
I.a maila: erreserba natural oso
Thumb
Datu orokorrak
Motastrict nature reserve (en) Itzuli eta naturagune babestua
Azalera71.219,00749 ha
Geografia
Thumb
Koordenatuak69°34′51″N 26°42′56″E
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakUtsjoki
Itxi
Thumb
Kevo Natura Erreserba Hertsia

Geografia

Klima

Natura erreserba hertsia zirkulu polar artikoaren gainean dago, 350 bat km iparrera[1]; horrenbestez, gauerdiko eguzki eta gau polar fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna Kevoko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bigarren astetik abuztu hasiera arte; hurbil dagoen Ohcejohka edo Utsjoki herrian, esaterako, gertakariak 71 egun irauten du (maiatzaren 18an hasi eta uztailaren 28an amaitzen da)[2]. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia azaroaren 27tik urtarrilaren 17ra izaten da; guztira, 51 egun[3]. Ipar argiak, azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki[4].

Informazio gehiago 2018ko klima datuak, Geavvu / Kevo ...
 
2018ko klima datuak[5]
Geavvu / Kevo
Klima azpiartikoaUrtOtsMarApiMaiEkaUztAbuIraUrrAzaAbeGuztira
Maximoa °C-0,1117,720,621,433,431,523,212,75,22,9-
Batez besteko maximoa °C-8,9-10,5-6,52,813,313,225,21611,82,20,8-4,14,7
Batez bestekoa °C-14,6-15,6-13-1,37,29,518,111,57,3-1,2-2,1-9,4-0,2
Batez besteko minimoa °C-21,1-21,7-20,9-6,80,35,310,972,8-5,3-5,8-14,2-5,8
Minimoa °C-33-34,8-33,8-20,7-10,10,85,2-0,3-5,5-14,9-13,7-25,6-
Prezipitazio-egunak292727231823112319202827275
Itxi

Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Dena den, neguak ez dira Lappi erdialdean bezain izozgarriak, Ozeano Artikotik iristen den haize epelak neguak leuntzen dituelako. Orokorrean, elurrak natura erreserbako lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 bat egunez[6]; izotzak, bestetik, aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, maiatza. Eremu menditsuetan, bestalde, klima polarra da nagusitzen dena, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak.

Historia

Ibilbideak

Izaki bizidunak

Fauna

Zapelatz galtzaduna eta belatz gorri arroilaren amildegietan bizi diren hegaztiak.

Azeri artikoa da arrisku larrienean dagoen herrialde osoko ugaztuna, 5-10 baino ez direla jaiotzen iparraldean.

Landaredia

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Berezitasunak

Ikus, gainera

Webgunea

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.