19 cm-ko tamainako Europako ur-hegaztia, moko eta hanka luzeak dituena. Lumajea arrea da bizkarraldean eta zuria sabelean. Ibai, laku eta paduretan egiten du habia eta Euskal Herrian oso arrunta da pase-garaian eta neguan From Wikipedia, the free encyclopedia
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos) scolopacidae familiako hegazti zangaluzea da[1]. Eurasiako hegazti honek neguan Afrikara, hegoaldeko Asiara eta Australiara migratzen du.
Kuliska txiki | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Scolopacidae |
Generoa | Actitis |
Espeziea | Actitis hypoleucos Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,273 m |
Hegazti limikola txiki bat da, 18-20,5 cm arteko luzera eta 32-35 cm-ko hego-zabalera dituena. Gorputzaren gainaldea arre kolorekoa du eta sabelaldea zurixka. Begialdean zerrenda beltz edo iluna agertzen du. Hankak nahiko motzak dira, hori kolorekoak[2]. Neguan kolore uniformeagoa du. Hegan egiten duenean hegoetan marra zuri bat nabaritzen zaio[3].
Kumatze garaian ibai, erreka eta urtegietan agertzen da, beti ere ur gezatako eremuetan. Migrazio garaian ohikoa da estuario, padura eta hondartzatan[2].
Ornogabeak jaten ditu, intsektuak bereziki. Ur azalean eta ertz lokaztuetan harrapatzen ditu. Zabortegietan ere agertu ohi da[2].
Emeak uretatik gertu egiten du habia. Zulo txiki bat izaten da, landare hondarrez eta harritxoz egiten duena. Apirila amaieran edo maiatza hasieran lau arrautza jartzen ditu, beige kolorekoak eta marra arre edo gorrixkak dituztenak. Emeak eta arrak txitatzen dituzte 21-22 egunetan zehar eta jaio bezain laister gai dira txitak beren kabuz elikatzeko. Gurasoek beste 26-28 egunetan zehar zaintzen dituzte erebat garatzen diren arte[2].
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean. Lehen adituek tringa generoan sailkatu zuten, tringa hypoleucos izen binomiala izanik[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.