Kermanen jarritako lehergailuek ehundaka pertsona hil zituzten Iranen From Wikipedia, the free encyclopedia
Kermango erasoak 2024ko urtarrilaren 3an eman ziren, Irango Kerman hirian, Qasem Soleimani heriotza gogorarazteko zeremonietan. Erasoaren ondorioz, 89 pertsona baino gehiago hil ziren (lehen uneetan 103 hildako aipatu ziren) eta 284 zauritu. Irango hedabideen informazioen arabera, erasoa hilerrian gertatu zen, sarreran jarritako bi bonba-poltsa erabiliz. Poltsa horiek urrutitik leherrarazi egin ziren kontrol-gailu baten bidez. Iranek eraso terroristatzat jo zuen gertakaria.[1][2]
Kermango erasoak | |
---|---|
Mota | coordinated terrorist attack (en) suicide bombing (en) |
Honen parte da | terrorism in Iran (en) |
Data | 2024ko urtarrilaren 3a (15:50 (en) . Iran Standard Time Zone (en) , UTC+03:30) |
Kokaleku | Kerman Martyrs Cemetery (en) |
Herrialdea | Iran |
Pertsona hilak | 94 |
Pertsona zaurituak | 284 |
Erantzule | Islamic State – Khorasan Province (en) |
Arma | explosive belt (en) |
Qasem Soleimani jenerala 2020ko urtarrilaren 3an hil zuten, Estatu Batuek Iraken egindako drone eraso batean. Soleimani Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren (CGRI) Quds Indarraren komandantea zen.
Lehen unean inork ez zuen erasoaren egiletza bere gain hartu, eta agintariek jakinarazi zuten gertatutakoa ikertzen ari zirela. Ahmad Vahidi Barne ministro eta Irango Guardia Iraultzailearen komandanteak esan zuen herrialdeko telebista kate publikoari leherketei buruzko «informazio garrantzitsua» zeukatela, baina ez zutela plazaratuko egiaztatua izan arte. Erasoa 2023ko Israel-Palestina gerraren testuinguruan kokatu dute ikerlariek.[3]
Urtarrilaren 5ean Estatu Islamikoa talde jihadistak bere gain hartu zuen Iranen urtetan ezagutu den atentatu odoltsuena.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.