Juan Mari Etxabe Ezponda (Oiartzun, 1966ko abenduaren 13a) traineru estropadetako arraunlaria eta entrenatzailea da, hamaika Kontxako Bandera, bi TKE Liga eta bost Euskotren Liga irabazi dituena besteak beste.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Juan Mari Etxabe
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1966ko abenduaren 13a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Itxi

Kirol ibilbidea

Pasai Donibaneko harrobian hasi zen arraunean. Taldea bitan banatu zenean Donibaneko Arraunlariak taldean aritu zen taldea desegin zen arte. San Juango traineruetan lau Kontxako Bandera irabazi zituen, 1986, 1988, 1990 eta 1995ean.

2002an arraunean egiteari utzi zion baina 2004an Urdaibaik fitxatu zuen eta TKE Liga irabazi zuen. Ondoren Castro Urdialesen aritu zen eta bi Kontxa eta Liga bat eskuratu zituen. Hasieran Jose Luis Kortaren esanetara aritu zen arraunlari eta 2008an haren tokia hartu zuen.[1] 2009an lortu zuen TKE Liga irabaztea, bigarrenari 37 puntutako aldea aterata.

2014an emakumezkoen arraunean entrenatzaile hasi zen. Hiru urte egin zituen Bateleren taldean eta dena irabazi zuen, 3 Kontxa eta 3 Liga. 2016a amaitzean gizonezkoen traineruaren ardura hartu zuen.[2]

2020an emakumezkoen arraunera itzuli zen, Donostiako Arraun Lagunak taldera.[3] Kontxa bat eta bi Liga irabazi ditu eta Euskadiko Txapelketa ere birritan.

Taldeak

Hona hemen arraunean eta entrenatzen ibili izan den taldeen hurrenkera.

Informazio gehiago Taldea, Denboraldia/k ...
TaldeaDenboraldia/k
San Juan1985-1991
Donibaneko Arraunlariak1992-2001
San Juan2002
Bermeo Urdaibai2004
Castro Urdiales2005-2009
Santurtzi2010-2011
Bermeo Urdaibai2012
San Juan (emakumezkoak)2014-2016
San Juan (gizonezkoak)2017-2020
Arraun Lagunak (emakumezkoak)2021-
Itxi

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.