euskal idazlea eta kulturgilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Angel Irigarai Imaz (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.
Jose Angel Irigarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1942ko urriaren 9a (81 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Aingeru Irigarai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, medikua eta idazlea |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera narrazioa |
Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.[1][2]
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010 urtarrilaren 29an beste hauekin batera: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete. [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.