From Wikipedia, the free encyclopedia
Josefina Dionisio Constantino[1] (1920ko martxoaren 28a – Quezon Hiria, 2024ko uztailaren 19a) filipinar saiakeragile, poeta, literatura kritikari eta moja karmeldarra izan zen, Teresa Joseph Patrick of Jesus and Mary erlijio-izena zuena[2].
Josefina Constantino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1920ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Filipinak |
Lehen hizkuntza | tagaloa |
Heriotza | Quezon City, 2024ko uztailaren 19a (104 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Arte-masterra : ingeles, Literatura konparatu Filipinetako Unibertsitatea graduatu-aurreko maila |
Hizkuntzak | tagaloa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta moja |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Josefina Constantino 1920ko martxoaren 28an jaio zen[3]. Filipinetako Unibertsitatean lizentziatu zen eta Columbia Unibertsitatean egin zuen ingeleseko eta literatura konparatuko masterra. Michigango Unibertsitatean eta Edinburgheko Unibertsitatean ere ikasi zuen. Hainbat urtez humanitateak eta literatura garaikidea irakatsi zituen Filipinetako Unibertsitatean[2].
Nick Joaquin bezalako egileen inguruko literatur kritikak argitaratzeagatik lortu zuen ospea[2]. Filipinetako Unibertsitateko irakasle ezaguna ere izan zen bere pazientzia eta erudizioagatik[4].
1970eko hamarkadan, Filipinetako Garapen Bankuan hasi zen lanean laguntzaile berezi gisa. Geroago gobernu kargua eta Filipinetako Unibertsitateko fakultatea utzi zuen Karmeldar Oinutsen komentuan sartzeko. 1979an eman zituen botoak[2].
Quezon Hiriko Manila Berria auzoko komentuan bizi izan zen. 2020an ehun urte bete zituen[5] eta 2024ko uztailaren 19an hil zen, 104 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.