From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Manuel Alaba Sáenz de Navarrete (Gasteiz, 1743ko urtarrilaren 19a - Guanajuato (Mexiko), 1795eko ekainaren 3a) Espainiako armadan militarra, esploratzailea eta intelektual ilustratua izan zen. Ignazio Maria Alabaren anaia eta Miguel Ricardo Alabaren osaba izan zen. Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen.
Jose Manuel Alaba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Manuel Álava y Sáenz de Navarrete |
Jaiotza | Gasteiz, 1743ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Guanajuato, 1795eko ekainaren 3a (52 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bergarako Errege Mintegia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Guraosak Gaspar Alaba Aranguren eta Joaquina Sáenz Navarrete ziren. Gasteizen jaioa, Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen. Ondoren, Espainiako armadan kadete gisa sartu zen. Sevillara bidalita, armadan igotzen hasi zen: subteniente (1762), teniente (1767), kapitain eta laguntzaile nagusia (1771) eta koronela. Kapitain gisa porrot egin zuen Gibraltarreko Setioan parte hartu zuen. Urte horietan Espainiako Ilustrazioak Andaluzia eta Sierra Morenaren Populazio Berriak ekimenari ekin zion eta La Luisiana eta Punto Mochalesen zuzendaria izendatu zuten. Proiektu honen helburua lurralde berriak aseguratzea eta birpopulatzea zen. 1776an Amerikara joan zen eta Mexikon Granadarien kapitain izendatu zuten. Amerikan maila zerrendan igotzen jarraitu zuen. 1771n Euskalerriaren Adiskideen Elkartean bazkide gisa onartu zuten; 17953an, Done Jakueren Ordenan.
1790ean Acapulco hiriaren behin-behineko gobernadore izendatu zuten. Postu horretan zegoela eta, Alcalá Galiano eta Cayetano Valdésen Ipar Ozeano Barean dagoen Juan de Fuca itsasartea esploratzeko espedizioaren prestaketan lagundu zuen. 1794an Arte Ederren San Carlos Errege Akademiaren partaidea izendatu zuten. 1794ko urtarrilaren 11an Alabak Nootkako gatazkaren konponbidean komisionatu gisa hartu zuen parte.[1] 1795eko martxoaren 28an zeremonia ofiziala egin zen eta Espainiaren izenean Alaban egon zen; Erresuma Batuaren izenean, bestetik, Thomas Pearce tenientea egon zen. Nootka uhartean zuen lana amaituta eta osasunez oso ondo ez zegoela, Alabak Guanajuaton, Mexikon, atseden hartzeko baimena eskatu zuen. Hiri horretan hilko zen 1795eko ekainaren 3an.[2][3]
Washington estatuaren Clallam konderrian dagoen lurmutur batek bere izena du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.