From Wikipedia, the free encyclopedia
José Yanguas Miranda (Tutera, Nafarroa, 1782ko martxoaren 15a - Iruñea, Nafarroa, 1863ko irailaren 25a), euskal herritar politikari, historialari eta jurista izan zen, Zoel García de Galdeano matematikariaren aitona.
José Yanguas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Yanguas y Miranda |
Jaiotza | Tutera, 1782ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1863ko irailaren 25a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, historialaria, legelaria eta idazlea |
Kidetza | Historiaren Errege Akademia |
Diru askorik gabeko familia batean jaioa, Zaragozako apaizgaitegian ikastea lortu zuen (aitak Aragoiko Ubide Inperialean lan egiten zuelarik), Ramón Pignatelli kalonjearen babespean. Familiak zuen diru-faltaren ondoriozko goi-hezkuntzarik jasotzeko ezintasunaren ondorioz, Tuterara itzuli zen 1796an, Tuterako Udalean izkribu-kopiatzaile modura lan egiten hasi zelarik. 1806ko azaoraren 13an, halaber, Udaleko idazkari bihurtu zen. Hogei urtez Nafarroako Foru Aldundian lan egin zuen, idazkari modura, 1841ko Foruak Eraldatzeko Legearen ondorioz sortu berri zen instituzioan. Era berean, Nafarroako Gorteetako bileretan sindiku izan zen 1817an.
Liberalen aldekoa, atxilotze eta gartzela-zigorrak jaso zituen, 1823an Baionara ihes egin behar izan zuen arte, absolutismoaren berjartzearen ondorioz. Bertan erlojugile bihurtu eta, exiliotik bueltan, 1826an, Donostian erloju-denda bat izan zuen.[1] 1830ko abuztuaren 22an Nafarroara itzuli eta, handik gutxira, Nafarroako Diputazioak Nafarroako Agirizain izendatu zuen, historialari zein paleografo modura lan bikaina eginez, bere obran ageri den legez.[2]
1832ko azaro eta 1833ko uztail artean Madrilen egon zen, Erreginari Lege foralen birgaitzea eskatzeko, Nafarroako Gorteen funtzionamendua EAEko Batzar Nagusien funtzionamendu antzeko batera eraman nahian.[3] Nafarroan foruzale liberalen inspiratzaile bihurtu zen, tradizio foralaren berezitasuna onartzen bazuten ere, Nafarroko Erreinuko instituzioak gaitzesten zituzten, Nafarroako lurraldearen aurrerabidea soilik Espainiako konstituzionalismoaren barruan koka zitekeela pentsatzen zutelarik. Karlismoaren aurkako militantea izan zen eta, galtze ostean, 1839ko urriaren 25eko Legea modu sutsuan defendatu zuen. 1839ko azaroaren 16ko Dekretu-Legeak Nafarroako Diputazioa, bestelako diputazioak bezala, osatzera behartu zen. Hala sortu zen Nafarroako Diputazio berria: Justo Galarza, Fermín Gamio, Lorenzo Mutiloa, José María Pérez del Notario, Tomás Arteta, Bonifacio Garceta de los Fayos, Juan Pedro Aguirre eta, idazkari modura, José Yanguas Miranda. Diputazioko guztiek 1837ko Espainiako Konstituzioa zin egin zuten. Prozesu oso hau, Nafarroako Gorteen zein Erreinuko Diputazioaren aurka egin zen, garaiko instituzio legitimo bakarrak, de facto Nafarroako Erreinuaren zein bere instituzioen ezabapena suposatu zuena.
Diputazio Probintzial hau Madrileko Gobernuarekin jarriko da kontaktuan berehala, "batasun konstituzionalaren" helburuarekin erregimen foralaren egin beharreko aldaketak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Yanguasek oinarri eta baldintza batzuetan lan egingo du, 1840ko apirilaren 1ean aurkeztuko direnak, Madrilen. Hala, eta testu hori oinarri-puntu modura, Pablo Ilarregui, Fulgencio Barrera, Tomás Arteta eta Fausto Galdeano buru ziren negoziazio-mahaieko aldi negoziatzailea hasi zen. Gorabehera batzuen ostean, Madrilgo Gorteetan onarturiko Foruak Eraldatzeko Lege napartarra 1841ko abuztuaren 16an jarriko da martxan. 1834ean eta 1837tik hil zen arte Diputazio Probintzialaren Idazkari izango zen, instituzionalki erregimen berria sendotzeko helburua zuena. Helburu hau bettzeko Espainiako politikarien oniritzia izango zuen, behintzat, 1868ko Iraultzararte.
Bere bizitza intelektuealean, historialari moduan, Espainiako Historiaren Errege Akademiaren kidea izan zen (1841), baita Nafarroako Monumentuen Batzarraren presidente zein Kopenhageko Antikuarioen Elkarteko kide. Bere heriotza eta aste bat gerora, 1863ko urriaren 2an, Tuterako Udalak hurrengo akordioa onartu zuen: "su abnegada labor y virtudes humanas de modestia y honradez y su categoría como recopilador, biógrafo e historiador de la provincia, y acordó colocar su retrato en el salón de sesiones y celebrar un solemne funeral en la catedral en sufragio de su alma" aitortuz.[1] Oso idazle trebe eta emankorra, obra oso onak idatzi zituen; bai eta, legegile izan gabe, garaiko foruen zein bestelako testuen zahar zein garaikideen oinarri legalen inguruko jakintsu bihurtu zen. Egun, kale bik bere izena daramate, Iruñean eta Tuteran, alegia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.