Jacques-Yves Cousteau

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jacques-Yves Cousteau

Jacques-Yves Cousteau (Saint-André-de-Cubzac, Gironda, 1910eko ekainaren 11Paris, 1997ko ekainaren 25a) itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlari frantziarra izan zen.

Datu azkarrak 18. seat 17 of the Académie française (en), museo zuzendari ...
Jacques-Yves Cousteau

18. seat 17 of the Académie française (en)

1988ko azaroaren 24a - 1997ko ekainaren 25a
Jean Delay - Érik Orsenna
museo zuzendari

1957 - 1988
Bizitza
JaiotzaSaint-André-de-Cubzac, 1910eko ekainaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 17. barrutia, 1997ko ekainaren 25a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: acute myocardial infarction (en)
Familia
AitaDaniel Cousteau
AmaElizabeth Cousteau
Ezkontidea(k)Simone Melchior  (1937ko uztailaren 12a -  1990eko abenduaren 2a)
Francine Cousteau  (1991ko ekainaren 28a -  1997ko ekainaren 25a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Navale
Collège Stanislas de Paris (en)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, esploratzailea, zinemagilea, berritzailea, argazkilaria, kontserbatzailea, ozeanografoa, idazlea, asmatzailea, gidoilaria, Officer of the French Navy (en) , itsas-biologoa, ingeniaria, biologoa, film-zuzendaria, world traveler (en) eta zinema ekoizlea
Lantokia(k)Espainia
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Academy of the Kingdom of for Royaume (en)
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Allocine: 12886
Itxi

Ibilbidea

Uretako birika asmatu zuen, ur azpian aire-tuturik gabe arnastu ahal izateko; tresna horren bidez, ozeanoa aztertu zuen, eta haren sekretuak azaleratu zituen. Philippe Tailliez eta Frédéric Dumasekin batera, ikerketa-unitate bat antolatu zuen, eta urpakaritzari buruzko lan asko egin zituen.

Batez ere itsasoak eta uretan bizi diren animaliak aztertu zituen, eta horretarako "Calypso" izeneko itsasontzia erabili zuen ia 50 urtez (1950-1996). Itsas ingurunea kutsaduratik babestu zuen, eta liburu eta dokumental asko argitaratu zituen, zeinetan ezagunena The Undersea World of Jacques Cousteau telesailean izenekoa izan zen.

Jendeak ezagutzen zuen "le Commandant Cousteau" edo "Captain Cousteau" izenekin. Baina bere irudi publikoa kontrastean zegoen bere jarrerarekin, hil ondorengo argipen biografikoek ikusarazi dutenez.[1] Calypso ontzian egindako dokumentaletan, parte-hartze zuzena izan zuen Simone Melchior emazteak, baina kameren aurrean ez zen sekula agertu.[2] Harekiko infildetasunak ere ugariak izan ziren Jacquesen bizitan.

Académie française hizkuntza erakundearen kidea izan zen.

Bibliografia

  1. Par dix-huit mètres de fond, 1946.
  2. Le Monde du silence, 1952.
  3. L'Aventure de l'équipe Cousteau en bande dessinées, 17 liburuki (1985-1998).
  4. La Planète des baleines, 1986.
  5. L'Homme, la Pieuvre et l'Orchidée, 1998.

Dokumentalak

  1. Carnets de plongée (1948).
  2. Le Monde du silence (1956).
  3. La Galère engloutie (1957).
  4. Le Monde sans soleil (1964).
  5. Clipperton île de la solitude (1980).
  6. The Undersea World of Jacques Cousteau (telesail dokumentala, 1968-1976)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.