Isu
Erromantzatuko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromantzatuko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Isu[1][a] (zaraitzueraz: Ison[b] edo Ixon[c]) Erromantzatua ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Isu | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko enparantzako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Erromantzatua |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Iso |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | isutar, isotar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′48″N 1°11′18″W |
Garaiera | 483 metro |
Distantzia | 47,2 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2023) |
1981n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erromantzatuko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak isutarrak (zaraitzueraz: isotarrak) ziren.
Isu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Isu Erromantzatua ibarran dago.
Erromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Erromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bertako biztanleek, infantzoiek, 1102an Leirerena zen Ugarra kontzejuerria inbaditu zuten. XV. mendean herritar guztiak kapareak ziren. 1427 eta 1553an 4 su zituen eta 1646an 3. 1786an 30 biztanle zituen eta 1856an 38.
1835-1845eko udal-erreformetara arte, Isu gobernatzen zuten Erromantzatua ibarreko diputatuek eta tokiko errejidoreek, eta txandaka aukeratzen ziren etxeen artean, hiru baino ez baitziren XIX. mendearen lehen erdi osoan. Leku horretatik Erronkaribarrerako, Zaraitzurako eta Aragoiko erresumarako bidea igarotzen zen (Berari aldetik). 1847an, ordea, bere bideetako onenak ferrazkoak ziren eta egoera txarrean zeuden; posta Irunberritik jasotzen zuen eta herritarren hornidurakoa zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.