aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Irene Gutiérrez Caba (Madril, Espainia, 1930eko apirilaren 25a - ib., 1995eko uztailaren 4a) espainiar antzezlea izan zen.
Irene Gutiérrez Caba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene Gutiérrez Caba |
Jaiotza | Madril, 1927ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1995eko uztailaren 4a (68 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | : gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Emilio Gutiérrez Esteban |
Ama | Irene Caba Alba |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Antzezle-familia batean hazi eta hezi zen, eta oso gazterik hasi zen antzerkian lanean. Protagonista gisa, 1963an lortu zuen lehen aldiz arrakasta, Alfonso Pasoren Los derechos del hombre ("Gizakiaren eskubideak") komedian egin zuen lanarengatik (Arte Ederretako Zirkuluko zilarrezko Minerva saria). Antzerkigintzan, Mihuraren obra askotan parte hartu zuen: Maribel y la extraña familia ("Maribel eta familia bitxia"), A media luz los tres ("Erdi itzalean hirurak"), El chalet de Madame Renard ("Madame Renarden txaleta"), El caso de la mujer asesinadita ("Txiki-txiki egindako andrearen kasua").
Genero guztietan aritu zen, eta era askotako paperak egin zituen, batez ere, dramatikoak: Una vez al año (1976, "Urtean behin"), Sopa de pollo con cebada (1979, "Oilasko-zopa garagarrarekin"), La vieja señorita (1982, "Andereño zaharra"), El cementerio de los pájaros (1982, "Txorien hilerria"), Abejas en diciembre (1987, "Erleak abenduan"), Cena para dos (1992, "Afaria birentzat") eta Siempre en otoño (1992, "Beti udazkenean"). Zineman eta telebistan ere aritu zen: Barrio (1957, "Auzoa") eta Historias de la frivolidad ("Fribolitatearen historiak") dira zinemarako eta telebistarako egindako lehen lanak. 1994an Arte Ederretako Merituaren urrezko Domina jaso zuen, bere ahizpa Juliarekin batera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.