zinema eta antzerki aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Irene Caba Alba (Buenos Aires, Argentina, 1899ko abuztuaren 25a - Madril, 1957ko urtarrilaren 14a)[1] zinema eta antzerki aktorea izan zen.[2]
Irene Caba Alba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene Caba Alba |
Jaiotza | Buenos Aires, 1899ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Madril, 1957ko urtarrilaren 14a (57 urte) |
Familia | |
Ama | Irene Alba |
Ezkontidea(k) | Emilio Gutiérrez Esteban (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Aktore familia batean jaioa, Pascual Albaren biloba zen, Irene Alba eta Manuel Cabaren alaba, Leocadia Albaren iloba, Julia Caba Albaren ahipa, Irene, Julia eta Emilio Gutierrez Cabaren ama, eta Irene Escolarren birramona.[3][4][5][6]
1920ko hamarkadan eman zituen lehen pausoak interpretazioaren munduan, Cervantes Antzokian, Simó-Rasoren konpainiarekin, eta 1940ko hamarkadatik Isabel Garcesen konpainian sartu zen.
1926ko ekainaren 26an Emilio Gutiérrez aktorearekin ezkondu zen, Madrilgo San Sebastian Parrokiako Bederatziurreneko aktoreen kaperan.
Eszenatoki gainean egindako ibilbide nabarmenarekin batera, 1935ean egin zuen debuta zineman, Jose Buchsen Madre alegría filmarekin. Hurrengo 22 urteetan 40 lanetan parte hartu zuen, besteak beste: A mí no me mire usted (1941), El clavo (1944), La pródiga (1946), Ladislao Vajdaren Barrio (1947), El huésped de las tinieblas (1948), La laguna negra (1952), La laguna negra (1952), Jeromín (1953), Novio a la vista (1954) eta La vida en un bloc (1956).
Besteak bese lan hauexetan hartu du parte:[7][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.