Remove ads

Iratxe Retolaza Gutiérrez[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da.[2] Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere.[3] Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Iratxe Retolaza Gutierrez
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIratxe Retolaza Gutierrez
JaiotzaDonostia, 1977ko urtarrilaren 20a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, literatura-kritikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: iratxe-retolaza-gutierrez-00 Literaturaren Zubitegia: 663
Itxi

Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.[4]

Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, GOI institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, GOI institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste.[3] Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen.

Remove ads

Ibilbidea

Euskal Filologia ikasi zuen EHUn, eta doktorego ikasketak egiten dihardu EHUn eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean literaturaren alorrean.

Thumb
Iratxe Retolaza 2011an ikastaro batean (Queer literatura).

2007an Amaia Alvarez Uria, Gema Lasarte eta Josune Muñozekin batera Literatur Kritika Feminista sustatzeko Sareinak taldearen sortzaile izan zen. Taldekidea izan zen EDO! argitaletxean, egun Emagin elkarteko kide da.[5]

Genero azterketak egin izan ditu literaturan,[6] eta hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literaturari buruz.[7] Adibidez, 2009tik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan aritzen da dinamizatzaile-lanetan eta batik bat euskal literaturaren eta euskal kulturaren inguruko ikastaroak gidatu ditu. 2012. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean bi irakurle-talde gidatzen ditu: bata, euskal literaturaren ingurukoa; bestea, pentsamendu feministaren ingurukoa.

Honako egunkari, aldizkari eta irratietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria,[8] Jakin,[4] El País,[9] Euskadi Irratia.[10] Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats,…[2][11]

Remove ads

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2013ko otsailaren 22an. Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordean parte hartu zuen 2001tik 2017ra arte.[12]

Literatura-irakasleen irakaslea

Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eskaini ditu UEUn, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterretan ere (HUHEZIn eta UPV/EHUn).

Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ditu hainbat egitasmotan. Esate baterako, honako testu-liburu edo material hauetan:

  • Jon Elorduik eta Kirmen Uribek koordinaturiko Hitzen Kutxa liburukietan parte hartu zuen. Cenit argitaletxearekin argitaratu zituzten, 2004an Oinarrizko maila. Iruzkin garatuak, eta 2010ean Maila nagusia. Iruzkin garatuak.
  • Euskara eta Literatura. DBH 3. Literaturaren historia. Irakaslearen liburua (Ibaizabal, 2013)
  • Euskara eta Literatura. DBH 4. Literaturaren historia. Ikaslearen liburua (Ibaizabal, 2013).
  • Euskara eta Literatura. Batxilergoa 1 (Ibaizabal, 2022), Itsaso Garmendiarekin batera.[13]
« Hezkuntzatik sortuko ditugu euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duten pertsonak baina euskarazko literatura irakurriko ez dutenak, musika entzungo ez dutenak edo euskarazko zinema ikusiko ez dutenak?  »

—Iratxe Retolaza[14]

Remove ads

Idazlanak

Thumb
Iratxe Retolaza (2021)

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 50 lan baino gehiago erakusten ditu.[15] Horien artean bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte. Gatazka armatuaren irakurketa feminista. Ibai Atutxa Ordeñana-rekin. (2021)[16]
  • Egungo euskal komikiaren historia (UPV/EHU, 2017). Jon Batti Kortazar Uriarte-rekin.[17]
  • Literaturaren historia DBH 4 (2017) Literaturaren historia DBH 4, ikaslearen materiala (2017)
  • Literaturaren historia DBH 3 (2017) Literaturaren historia DBH 3, ikaslearen materiala (2017)
  • Egungo euskal eleberriaren historia [arg.] (2017, UPV/EHU).[18]
  • Gernikako bonbardaketa euskal literaturan (2017, UPV/EHU)
  • Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin/EHBF, 2015) Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera atondu zuen liburua.
  • Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (EDO!, 2013) Isa Castillorekin batera bilduma kolektiboa koordinatu zuen.[19]
  • Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura (2015, Euskaltzaindia) Iñaki Aldekoa Beitia eta beste batzuekin.[20]
  • Egungo euskal eleberriaren historia (2007)[21][22]
  • Malkoen mintzoa|Malkoen mintzoa: Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza (2002, Utriusque Vasconiae)[23]
  • 90eko hamarkadako narratiba berria, literatur kritika (2001, Labayru)[24]
Remove ads

UEUkidea

Udako Euskal Unibertsitateko Literatura sailburua izan da urteetan, Amaia Serranorekin batera.

Hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literatura, Euskal Herria eta emakumeari buruz.[25]

  • Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz. Ainhoa Latatu Nuñez-ekin. (2023)
  • Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. (2023)
  • Prozedura feministak ikerketan. Ezagutza eta komunitatea. Ainhoa Latatu Nuñezekin. (2023)
  • Maskara-jolasak euskal nobelagintzan: gatazkei saiheska begiratzeko kokapen literarioak (2021)
  • Virginia Woolf, pentsamendu bat norberarena.(2021)
  • Wikipedia elikatzeko manerak: gogoetak genero-ikuspegitik (2021)
  • Sarrera-hitzak: Kultur kritika feministaren erronkak. Amaia Serrano Mariezkurrenarekin (2020)
  • (Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak (2019)
  • Testu-lantegia: egiletasunaren eszenaratzeak (2018)
  • Genero Ikerketetatik Literatur Teoria Feministara (2017)   
  • Testu lantegia: Euskal Literatura eta Literatura Kritika Feminista. Hauekin: Amaia Serrano Mariezkurrena eta Ibon Egaña Etxeberria (2016)
  • Gatazka euskal literaturan: berrirakurketa feministak (2015)
  • Euskal imajinario kulturala: herritartasunak eta genero identitateak. Hauekin:  Amaia Alvarez Uria(2014)
  • Laburpena eta azken gogoetak. Honekin: Amaia Serrano Mariezkurrena (2014)
  • Euskal musika larrutuz: gorputz adierazpenak eta gorputz irudikapenak euskal musikan. (esperientziak). Hauekin: Itsaso Gutierrez Retolaza (2013)
  • Euskal komikigintza eta euskal literatur sistema: euskal komikiaren historia literario baterantz (2007)
  • Amak, maitaleak, gudariak eta ispiluak?: emakumea euskal gatazka hizpide duten eleberrietan (2005)
  • Anton Txekhov, ipuingile (2002)
Remove ads

Deiturak

26 urte bete zituen arte, Gutiérrez Retolaza zituen abizenak. 26 urte zituelarik abizenen ordena aldatu zuen.[26]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads