Ipar Lurraldea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar Lurraldea[1] (ingelesez: Northen Territory, maiz, NT gisa laburtua) Australiako lurralde bat da, herrialdeko erdialdea eta iparraldean. Mugakide ditu Mendebaldeko Australia bere mendebaldean (ekialdeko 129. meridianoa), Hegoaldeko Australia hegoaldean (hegoaldeko 26. paraleloa) eta Queensland ekialdean (ekialdeko 138. meridianoa). Iparraldean Timorreko itsasoa, Arafurako itsasoa eta Carpentariako golkoa ditu. Itsaso horien beste aldean Mendebaldeko Ginea Berria dago, Indonesian.
Ipar Lurraldea Northern Territory (en) | |||
---|---|---|---|
Australia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Australia | ||
ISO 3166-2 | AU-NT | ||
Hiriburua | Darwin (Australia) | ||
Chief Minister of the Northern Territory (en) | Eva Lawler (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 20°S 133°E | ||
Azalera | 1,420,970 km² | ||
Mugakideak | Mendebaldeko Australia, Queensland eta Hego Australia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 245.353 (2020ko martxoaren 31) −209 (2019) | ||
Dentsitatea | 0,16 bizt/km² | ||
Gentilizioa | Lurraldetar | ||
Informazio gehigarria | |||
Ezizena | The Territory | ||
Administraria Ministroburua | Vicki O'Halloran Michael Gunner | ||
Ordu eremua | UTC+09:30 eta Australia/Darwin (en) | ||
www.nt.gov.au |
Ipar Lurraldea Australiako hirugarren banaketa federalik handiena da, eta munduko 11. herrialde banaketarik handiena. Hala ere, oso populazio txikia du, 249.000 biztanle, Tasmaniaren erdia baino ez. Biztanle gehienak hiriburuan bizi dira, Darwinen, bi heren bertan biltzen baitira. Barnealdeko herririk handiena Alice Springs da, 25.000 biztanlerekin.
Ipar Lurraldeko historia arkeologikoa orain dela 60.000 urte baino gehiago hasi zen, lehen gizakiak bertara iritsi zirenean Sahul kontinentea populatzera. XVIII. mendetik aurrera makassar herriak kontaktuak egin zituen bertan indigenekin holoturien merkataritza egiteko. XVII. mendean lehen aldiz ikusi zuten lurraldea europarrek. Britainiar Inperioa hiru aldiz saiatu zen koloniak osatzen (1824–1828, 1838–1849, eta 1864–1866), baina ez zuen arrakastarik lortu 1869ra arte, Port Darwin sortu zutenean.
Ekonomia batez ere meatzaritzan eta petrolioan oinarritzen da, 2018-2019an estatuko barne produktu gordinaren %23 inguru izan zena eta esportazioen %92,4[2][3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.