From Wikipedia, the free encyclopedia
Makassar[1] Indonesiako hiria da, Hego Sulawesi probintziako hiriburua. Sulawesi uhartearen hegoaldean dago, Makassar itsasartean. 2010ean 1.338.663 biztanle zituen[2]. 1512-1667 bitartean, portugaldar lurraldea izan zen. 1971tik 1999ra, Ujung Pandang izena izan zuen. 1956. urtean sortutako Hasanuddin Unibertsitatearen egoitza da.
Makassar Makassar | |||
---|---|---|---|
city of Indonesia (en) | |||
Tanjung Bunga badia Irudi gehiago | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Indonesia | ||
Probintzia | Hego Sulawesi | ||
Izen ofiziala | Kota Makassar | ||
Jatorrizko izena | Makassar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 5°07′59″S 119°24′49″E | ||
Azalera | 199,3 km² | ||
Altuera | 0–25 | ||
Mugakideak | Maros (en) , Gowa eta Takalar (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.338.663 (2010) | ||
Metropolia | 1.976.168 | ||
Dentsitatea | 7.616 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1607 | ||
Telefono aurrizkia | 0411 | ||
Ordu eremua | UTC+08:00 | ||
Hiri senidetuak | Konstantza eta Samarinda | ||
http://www.makassarkota.go.id/ |
Makassar-ek klima tropikal monzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Makassar) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 31 | 31 | 32 | 32 | 33 | 32 | 34 | 35 | 35 | 34 | 31 | 33 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23 | 23 | 23 | 24 | 23 | 23 | 22 | 20 | 21 | 22 | 23 | 23 | 22 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 734 | 533 | 391 | 235 | 127 | 66 | 48 | 15 | 83 | 83 | 273 | 549 | 3086 |
Iturria: Weatherbase[3] |
Europatiko lehen kolonoak portugaldarrak izan ziren, 1512. urtetik aurrera bertan kokatu baitziren. XVI. mende hasieran, hiria Indonesiako ekialdeko merkataritza-gune handiena zen, eta gerora hego-ekialdeko Asiako irletako hiririk handienetarikoa izatera iritsi zen. Izan ere, Makassargo erregeek merkataritza askearen aldeko politika egin zuten, herbeheretarrek euren monopolioa ezarri nahi zuten arren: edozein etorkinek baimena zuen salerosketak egiteko, eta islama hiriko erlijio nagusi bihurtu zenean ere, kristauek salerosketetarako askatasuna izaten segitu zuten. Beraz, jatorri askotako merkatarientzako gune garrantzitsua izan zen, bai malaysiarrentzat, bai europarrentzat, bai arabiarrentzat, besteak beste.
XVII. mendean, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak Makassar bere menpe hartu zuen, eta herbeheretarrek hiriaren kontrola erabat eskuratu zuten 1667. urtean. Horren ondorioz, merkataritza-indarra galdu zuen hiriak, herbeheretarrek espezien salerosketa eurei komeni zitzaizkien baldintzen pean ezarri zutelako, nahi zuten monopolioaren bitartez. Azkenean, 1848. urtean portu aske bihurtu zen. 1946-1950 bitartean, herbeheretarren esku zegoen Ekialdeko Indonesia estatuko hiriburua izan zen Makassar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.