From Wikipedia, the free encyclopedia
Inozibe lotsatia (Inocybe pudica edo Inocybe whitei) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa. Genero arriskutsu batean.
Inozibe lotsatia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe whitei Sacc., 1887 |
Basionimoa | Agaricus whitei |
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik koniko-kanpai itxurakora, azkenik lau-ganbila eta titi zabal batekin. Ertza kurbatutik-laura, izurtu-krenulatua eta kapelaren kolorekoa. Azala pixka bat likatsua denbora hezean, zeta-antzekoa, matea, zuntzak ditu erradialki, zuria, baina arin okrez zikindua, batez ere erdialderantz eta zahartzean gorritzeko joera du, baita ukitzean ere.
Orriak: Estu, subadnatak, tartekatuta orritxoak; hasieran beix zurbilak, gero okre-gorrixkak eta ertzak pixka bat flokonosak eta zurbilagoak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, 3 - 7 ( 8 ) x 0,4 - 0,8 ( 1 ) cm-koak, zilindrikoa, klabiformea, zuzenetik kurbatura, subbulbosoa, luzetara fibriladuna, pruinaduna eta gortina zuriaren hondarrak ditu goi aldean.
Haragia: Mehea, zurixka, ebakitzean tonu gorrixka arina hartzen du, usain esperpentikoa eta zapore astringentea du.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "isbinós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Pudica epitetoa latinetik dator, lotsatia esan nahi duen "pudicus" hitzetik. Gorritzen den kolore zuriagatik.
Espezie toxikoa da.[3]
Inocybe geophylla delakoarekin eta Inocybe godeyi espeziearekin hau okreagoa da eta ondo bereizitako erraboil baztertu bat du.[4]
Udaberrian eta udazkenean hazten da hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Ipar Amerika, Europa eta Errusia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.