Europako edo Asia hegoaldeko jatorria duten ehunka hizkuntzaren familia From Wikipedia, the free encyclopedia
Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira, Europako zein Asia hegoaldeko ehunka hizkuntza eta dialektok osatua. Indoeuropera[1] antzinako hizkuntza hipotetiko bat da, hizkuntza familia horren ustezko sorburua, eta hasierako indoeuroparrek hitz egingo zutena. Indoeuropar hizkuntzen artean ditugu Europako hizkuntza hedatuenak, bai eta Irango lautadako nahiz Indiako hainbat hizkuntza ere, adibidez: hindia, gaztelania, ingelesa, italiera, portugesa, bengalera, errusiera, frantsesa, alemana eta punjabera. Indoeuropar familia da hiztun gehien duen hizkuntza familia, 3 mila miloi hiztun baititu. Hizkuntza familia honetan zenbait adar daude, eta horien artean hiztun gehien dituena indoirandarra da.
Indoeuropar hizkuntzak | |
---|---|
Indoeuropar hizkuntzen hiztun gehiengoa duten herrialdeak
Estatus ofiziala duen indoeuropar hizkuntzen hiztun gutxiengoa duten herrialdeak Indoeuropar hizkuntz ofizialik ez duten herrialdeak, baina gutxiengo batek indoeuropar hizkuntzaren bat hitz egiten duena | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | - |
Rankinga | - |
Eskualdea | - |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea |
Aurrekaria | aitzinindoeuropera |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | ine |
Glottolog | indo1319 |
Linguist List | ieur |
IETF | ine |
Sir William Jones filologoak proposatu zuen lehen aldiz indoeuropar hizkuntza familia honen inguruko hipotesia. XVIII. mendearen bigarren erdian, ikusi zuen antzekotasunak zeudela orduan zaharrenak zirela uste zen lau hizkuntzen artean, hots, latinaren, grekoaren, persieraren eta sanskritoaren artean.
Antzinako hizkuntza hipotetikoari aitzinindoeuropera deritzo. Hori bide da indoeuropar familia osoaren ama hizkuntza. Indoeuroperaren ustezko alderdi fonetiko eta gramatikalak berreraiki dira. Hortaz, indoeuropera berreraikitako hizkuntza hipotetiko bat da, K.a. 4000. urtean datatua; izan ere, K.a. 2000. urtean badira ezaugarri ezberdinak, indoeuroperatik jaiotako hizkuntzen artean.
Aitzinindoeuroperaren jatorrizko lurraldea edo urheimat delakoa aitzinindoeuropera hizkuntza bakuna izan zitekeen kokapen posiblea da, indoeuropar hizkuntzen edo herrien abiapuntu geografikoa.
Jatorrizko lurralde horren kokapenari buruzko proposamenik onartuena errusiar estepako hipotesia da, zehazki estepa Pontiar-Kaspiarra esan ohi dena, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren iparraldeko lurraldea. Denborari dagokionez, K.a. 4000 urtearen inguruan kokatzen da inguru horretan aitzinindoeuropera, eta kultura arkeologikoen aldetik, Kurganen kulturaren eta Yamnaya kulturarekin lotzen da batik bat: azken lotura horretarako datu genetikoak ere erabili izan dira hipotesiaren indargarri gisa.[2] Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren arteko lurraldean Kurgan kultura garatu zen Kalkolitoaren eta Behe Brontze Aroaren artean. Ehorzketarako kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz "tumulua" esan nahi du) du ezaugarri nagusi kultura horrek. Marija Gimbutasek eta harekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura aitzineuroparrekin lotzen dute. Ondorengo mendeetan, eskualde horretatik Europa, Iran eta India aldera hedatu bide ziren indoeuropar hizkuntzak.[3]
Estepako hipotesi horren lehiakide nagusia Anatoliako hipotesia da: aitzinindoeuroperaren jatorria Anatolian kokatzen du K.a. 8000 urtearen inguruan.[4] Aspaldiko hipotesia da, bigarren mailan geratu dena, estepakoa indartu zenetik. Hala ere, 2023an ikerketa batek berriro ekarri zuen lehen mailara, sorburu gisa, Anatolia bainoago, Hego Kaukasoa jarrita. Metodo konparatibo filogenetiko matematikoak erabiliz eraiki zuten.[5]
Indoeuropar hizkuntzen familia hainbat adarretan bereizten da. Horietako batzuk hilda daude, baina beste batzuek bizirik diraute. Hona sailkapena:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.