From Wikipedia, the free encyclopedia
Index librorum prohibitorum et expurgatorum edo Index expurgatorius (euskaraz: Debekatutako Liburuen Aurkibidea), Eliza Katolikoak federako kaltegarritzat jo zituen argitalpenen zerrenda da. Gainera, liburuaren lehenengo partean, Elizak liburuak zentsuratzeko erabili behar zituen irizpideak ere ezarrita zeuden.
1966. urtean debekatu zuten liburu gehiago zentsuratzea, Paulo VI.a aita santuaren agindupean. Azkenengo argitalpena 1948. urtekoa izan zen, baina 1961. urtera arte zerrenda handitzen jarraitu zuten.
Index-a Eliza Katolikoaren Inkisizioak sortu zuen, 1559. urtean. Besteak beste, euren lan guztiak debekatuta zeuden egileen izenak zeuden zerrendan; edo egile batzuen jakineko lanen bat, edo anonimoenak; nahiz ezabatu edo ebaki beharreko liburuen kapitulu, orrialde edo lerroak. Lan hori liburuzainena zen nagusiki, irakurleen esku utzi baino lehen egin beharrekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.