From Wikipedia, the free encyclopedia
De revolutionibus orbium coelestium (gorpu zerutiarren translazioaz) Nikolas Koperniko astronomoaren oinarrizko obra da. Bertan Ptolomeoren teoria geozentrikoaren ordezko bat proposatu zuen, haren ustez xinpleagoa eta zuzenagoa zena. Hasiera batean kalkulu matematikoak garatu eta gerora ondorio filosofiko handiak ekarriko dituen teoria heliozentrikoa aurkeztu zuen.
De revolutionibus orbium coelestium | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Nikolas Koperniko |
Argitaratze-data | 1543 |
Izenburua | De Revolutionibus Orbium Coelestium |
Jatorrizko herrialdea | Palatinate-Neuburg (en) |
Ekoizpen lekua | Nurenberg |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tratatua |
Hizkuntza | latina |
Nori eskainia | Paulo III.a |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | astronomia, Copernican Revolution (en) eta Heliozentrismoa |
1506an hasia eta 1531n amaitua, astronomaren heriotza urtean argitaratu zen 1543an. Paulo III.a aita santuari eskaini zion.
Kopernikok eskuizkribu anonimo batean aurkeztu zuen lehen aldiz bere sistema. Commentariolus izenaz ezagututako testu hau esoterikoa izan zen, hau da, lagunen artean banatu zen jendarte zabalari aurkeztu gabe. Historialari gehienen ustetan 1510 inguruan idatzia izan zen, Italiara egindako bidaia baten ondoren. Egileak Lurraren eta gainontzeko planeten mekanika sistema Ptolemaikoan erabiltzen ziren baino kalkulu sinpleagoekin azal zezakeela aurresan zuen testu honetan.
Sistema heliozentrikoa garatzeko Muʾayyad al-Dīn al-ʿUrḍī-en Urdi Lemmaz baliatu zen. Horrela ekuante ptolomeikoa baztertzea lortu zuen. Ekuante ptolomeiko honen bidez, Ilargia, Eguzkia eta gainontzeko planeten abiadura eta norabide aldaketak azaltzen ziren, eta ordurare onespen osoa zuten. Eredu geozentriko horrek, aurreikuspen egokiak egiteko balio izan zuen Apolonio Pergakoak K.a.II. mendean asmatu zuenetik; hala ere, kalkuluak oso konplexuak ziren. Izan ere, teoria geozentrikoak beharrezkoak ez ziren kalkuluak egiten zituen, eguzki sistemaren eredu okerra erabiltzen baitzuen (lurra sistemaren erdigunean ezarriz).
Johanes Schoner-ek Merkurioren behaketak eskaini zizkion Kopernikori, 45 guztira eta horietatik 14 longitude eta latitudeari buruzko xehetasunekin. Horietatik Kopernikok hiru erabili zituen De revolutionibus lanean.
Eskuizkribuaren ale bakarra iritsi da gaur egun arte, bere ikasle izandako Georg Joachim Rheticusen eskutik. 1539an, Rheticus Frombork-era iritsi zen Kopernikorekin ikasteko. Eskuizkribua irakurri eta berehala laburpen baten bidez bere irakasleorde izandako Schoner astronomoari Kopernikoren teoria azaldu zion gutun baten bidez 1540an. Teoriak jasotako onespenari esker Kopernikok bere obra publikora aurkeztea erabaki zuen. 1542an trigonometriari buruzko tratatu bat argitaratu zuen. Azkenik, bere oinarrizko obra aurkeztea onetsi zuen. Tiedeman Giese apezpikuari eman zion liburua, Nurenbergera bidali eta Johannes Petreius-ek imprimitzeko. Autorearen heriotza baina hilabete gutxi lehenago argitaratu zen,1543an.
De rovolitiuonibus sei liburutan banata zen.
Unibertsoa zortzi esferaren bidez azaltzen zuen. Azkenekoan izar finkoak aurkitzen ziren eta erdigunean Eguzkia zetzan geldirik. Erdigunetik kanpoaldera, ondorengo ordena mantentzen zuten planetek; Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno. Ilargiak, ordea, Lurraren inguruan egiten zuen bira. Eguzkiak Lurraren inguruan ematen zuen itxurazko bira azaltzeko Lurraren errotazioa proposatu zuen.
Teoria iraultzailea izan bazen ere, Koperniko garaiko sinesmen batzuen menpe zen, eta haren teoriak bazituen hutsuneak. Kopernikoren uste okerretako bat orbiten mugimendu zirkularra zen, egiazko higidura eliptikoaren ordez. Hori zela eta ezin zituen zehaztasunez azaldu zenbait planetaren mugimenduak, eta teoria berriaren dotorezia gorabehera, emaitza matematiko batzuei zegokienez teoria zaharra baino okerragoa zen. Zentzu askotan, kosmologiak ere antzekoa izaten jarraitu zuen, Eguzkiak Lurraren leku pribilegiatua hartu arren mugimenduak zirkunferentzia eta esfera bidez azaltzen baitziren. Edonola ere, askoren ustez Kopernikoren lana kolpe gogorra izan zen Aristotelismoan oinarrituriko zientziarentzat, eta geroko iraultza zientifikoaren oinarriak ezarri zituen.
Andreas Osiander predikalari lutherarra izan zen obraren gainbegiratze eta inprimaketa lanaz arduratu zena. Obraren eduki iraultzaileaz ohartuta eta bereziki elizaren ikuspegiarekiko zituen kontraesanen ondorioz, Ad lectorem izaneko gutuna gehitu zuen. Honetan, teoriaren balio matematiko teknikoa goraipatzen zuen, ereduaren zuzentasuna ukatzen zuen bitartean. Funtsean, kalkuluak egiteko tresna modura goraipagarria zela onartzen zuen baina errealitatearen azalpen bezala baliozkoa ez zela azaltzen zuen, elizaren ikuspegia mantenduz. Gutuna oso polemikoa izan zen, autorearen asmoaren kontra berea kokatzen zuelako Osianderrek, egilearen mezua aldatuz.
Liburua argitaratu zenean laurehun aleko inprimaketa egin zen eta ez ziren guztiak banatu. Kopernikok teknikoki oso era konplexuan idatzi zuen liburua, astronomoentzat ez ezik beste guztientzat ere irakurgaitz eginez. Hau ez zen kasualitatez gertatu, astronomoen artean banatua izan zenez, blasfemia leporatzeko arriskua murriztu zuen. Gainera, Osiander predikalariaren gutunak lanaren mezua aldatu arren, honek ere blasfemia delitutik urrundu zuen. Hala ere, publikazioaren aurretik hasi ziren obraren aurkako kritikak. Badirudi Martin Luterok 1539an zorotzat jo zuela, Lurraren kokapen pribilegiatua zalantzan jartzera ausartu zelako.
Argitaratu eta lehen mendean jasotako kritika gehienak negatiboak izan ziren. 1546an Giovanni Maria Tolosani elizgizonak liburu bat idatzi zuen honen aurka. Unibertsitate katoliko gehienek sakrilegotzat zuten obra. Protestanteek ere, bereziki Lutero eta Kalbinok, gogor kritikatu zuten idatzi sakratuen aurka zioala leporatuz. Harritzekoa da, bestalde, Salamankako unibertsitatean izan zuen harrera; 1561ean aukerako irakurketa zen, eta 1594an derrigorrezkoa. Eliz ingurutik kanpo nahiko harrera ona izan zuen, horrela, astronomo, itsasgizon eta pentsalari askok teoria berria Ptolomeoren geozentrismoaren ordez erabiltzen hasi ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.