Homofobia
pertsona homosexualekiko gorrotoa, beldurra edota diskriminazioa erakusten duen jarrera From Wikipedia, the free encyclopedia
Homofobia homosexualen aurkako jarrera eta jokabide pertsonal, moral, ideologiko, politiko eta erlijiosoen multzoa da, haien aurkako aurreiritzi, bazterkeria eta indarkeria ekartzen duena. Adiera zabalean, bisexual eta transexualen aurkako jarrera eta jokabideak ere biltzen ditu.

Homofobia kontzeptuari buruz, nolabaiteko erlatibismoa existitzen da. Adibidez, berdintasun politika ezeztatzen dutenek (sexu berdineko pertsonen artean) uste dute ukatze hori ez dela homofobia, onarpena bezain iritzi onargarri bat baizik.
Homofobia terminoa ez da hertsiki psikologikoa. Kalkulatzen da bi egunetik behin pertsona homosexual bat asasinatua izaten dela homofobiarekin zerikusia duten indarkeriazko ekintzetan. 70 herrialdek baino gehiagok homosexualak jazartzen dituzte, eta zortzik heriotzaz zigortuta dute homosexual izatea. Amnistia Internazionalak eta munduko beste hainbat GKEk hori guztia salatzen dute.
Homofobia adierazpenak

Munduko estatu askotako legediek delitutzat jotzen dituzte sexu jarduera homosexual oro. H]errialde batzuetan jarrera edo joera horiek ez daude ofizialki debekatuta baina badaude hainbat ekimen homosexualen kontra.
LGBT+ elkarteek aurrera pausuak lortu dituzte munduko zenbait herritan[2], baina munduko zenbait tokitan jarrera homofobikoek aurrera egiten dutela ematen du.[1]
Euskal Herrian
Ipar eta Hego Euskal Herriko legedietan joera homosexualak onartuta daude. Homosexualek, legearen arabera, ez daukate inolako eskubide murrizketarik. Baina LGBT+ taldeek salatzen dute oraindik ere gizarteko hainbat sektoretatik hainbat motatako jazarpenak jasan behar izaten dituztela, eta noiz edo noiz, oraindik ere eraso homofobo larriak gertatzen direla.[3][4][5]
Biktimak
Homofobiak biktima asko utzi ditu historian zehar. Biktima gehienak ez dira historia liburuetara igaro, batzuk bai baina: Alan Turing, Oscar Wilde... Britainia Handian, esate baterako, 1967an despenalizatu egin zen homosexualitatea.[6]
Homofobia hainbat kulturatan eman den fenomenoa, eta gure garaietan ere, homofobiak mota askotako biktimak sortzen ditu. Biktima batzuk hiltzeraino jazarri egiten dira munduko hainbat tokitan.[7][8][9]
Hezkuntza
Badaude nazioarteko ekimenak homofobiari eta transfobiari aurre egiteko.[10]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.