From Wikipedia, the free encyclopedia
Heydar Alirza oghlu Aliev (azerbaijaneraz: Heydər Əlirza oğlu Əliyev; errusieraz: Гейда́р Али́евич Али́ев Geydar Aliyevich Aliyev; Nakhitxevaneko SESA, Azerbaijango SES, Sobietar Batasuna, 1923ko maiatzaren 10a - Cleveland, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 2003ko abenduaren 12a) politikaria izan zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) lehen ministro-orde ohia izan zen.
Heydar Aliev | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1993ko urriaren 3a - 2003ko abenduaren 12a ← Abulfaz Elxibei - Ilham Aliyev →
1993ko ekainaren 15a - 1993ko azaroaren 5a ← Isa Gambar (en) - Rasul Guliyev (en) →
1982ko azaroaren 24a - 1987ko urriaren 23a ← Ivan Arkhipov (en) - Andrei Andreievitx Gromyko →
1969ko uztailaren 14a - 1982ko abenduaren 3a ← Vali Akhundov (en) - Kamran Baghirov (en) →
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Nakhitxevan, 1923ko maiatzaren 10a | ||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Azerbaijan (1991 - | ||||||||||||
Lehen hizkuntza | azerbaijanera | ||||||||||||
Heriotza | Cleveland, 2003ko abenduaren 12a (80 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Alley of Honor (en) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Alirza Aliyev | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Zarifa Aliyeva (1954ko azaroaren 8a - 1985eko apirilaren 15a) | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Azerbaijan State Oil and Industrial University (en) (1939 - 1941) Bakuko Estatu-Unibertsitatea (1951 - 1967) | ||||||||||||
Hizkuntzak | azerbaijanera errusiera | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoa | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Committee for State Security of the Azerbaijani Soviet Socialist Republic (en) | ||||||||||||
Gradua | maior jeneral koronel | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Karabakh Garaiko gerra | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | islama Xiismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista New Azerbaijan Party (en) | ||||||||||||
heydar-aliyev-foundation.org | |||||||||||||
Kremlina iritsi baino lehen (1982), Azerbaijango Estatuko Segurtasun Batzordera (KGB) eta polizia erakundeetara lotuta egon zen haren karrera politikoa. 1964an, Tsvigun jeneralaren agindupean, Azerbaijango KGBko lehendakariorde izendatu zuten, eta Segurtasun Batzordeko Lehendakari 1967an. Karguan izan zen bi urteetan krimen antolatuaren aurka arrakastaz borrokatu izanaren ospea izan zuen.
1969an Azerbaijango Alderdi Komunistaren Idazkari nagusi izendatu zuten. 1982an Kirilenkoren lekua hartu zuen Politburon, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako zuzendaritzan. 1982ko azaroan SESBeko lehendakariorde izendatu zuten, eta sobietar gobernuaren kontseilari gero. 1987ko urrian, osasun arazoak zituela eta, Politburoko kargutik kendu zuten, eta bi urte geroago, 1989ko apirilean, Politburoko beste bi kide ohirekin batera, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko karguen dimisioa eman zuen. 1993an, Azerbaijanek independentzia eskuratua zuela, herrialde hartako lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 2003ra arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heydar Aliev |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.