Hernioko mendilerroa
Euskal Herriko mendilerroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Hernioko mendilerroa Gipuzkoako mendilerro bat da, Tolosaldea, Urola eta Urola-Kosta eskualdeen lurretan, Urola eta Oriako ibaien ibarren artean dagoena. Hernio (1.078 metro) du gailurrik altuena. Gazume eta Herniozabal dira beste gailur aipagarrienak.
Hernioko mendilerroa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Hernio |
Garaiera | 1.078 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 43°12′34″N 2°10′48″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Hernioko mendilerroa kareharrizko formazioa denez, egitura karstiko ugari daude bere eremuan; harpeak, leizeak eta dolinak, esaterako. Halaber, labar eta amildegi ikusgarriak dauzka, Beleburu edo Zopitekoa esaterako. Egitura karstikoaren ondorioz, mendilerroko erreka askoren ibilgua lehor egoten da euri asko egin ezean, ura lurrazpitik doalako.
Klima
Hernioko mendilerroak Klima atlantikoa du. Itsas aldetik etorritako hodeitza mendien kontra itsatsita gelditzea ez da ezohikoa ipar-mendebaldeko haizea dabilenean, eta eguraldi hezea izaten da ondorioa.
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua
Hernioko mendilerroan kokatzen da Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua, Natura 2000 sareko inguru babestua. 2.158 ha-ko azalera eta kareharrizko erliebe karstikoa duen mendigune honek balio handiko paisaia-multzoak ditu[1].
Paisaia horietan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak (arkanbelea eta Rosalia alpina), kiropteroak (saguzarrak) eta hegazti sarraskijaleak (sai arrea eta sai zuria).
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua 9 udalerrien lurretan hedatzen da: Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Bidania-Goiatz, Errezil, Hernialde, Larraul eta Tolosa.
Pagoetako Natura Parkea
Hernioko mendilerroko beste naturgune babestua Pagoetako Natura Parkea da[2][3]. Pagoetako Kurutzea mendiaren inguruan dago eta 2.860 hektareako azalera hartzen du. Hektarea horietatik 1.335 dira zehazki natura parkekoak, eta beste 1.075 parkearen inguruko babes-moteltze gunea.
Zatirik handiena Aiako udalerriaren barnean dago, eta gainontzekoa Zarautz eta Zestoako Aizarna auzoaren artean.
Pagoetako faunaren artean azpimarratzekoak dira desagertzeko zorian dauden zenbait animalia, hala nola, europar bisoia eta ipurtatsa. Alpetar kakalardo adarluzea, kaprikornio handia eta Kakalardo adarduna edo arkanbelea intsektu zurjaleak. Arrano txikia, sai zuria, okil txikia... hegaztiak.
Gizakiaren eragina
Hernioko mendilerroak gizakiaren eragina pairatu du aspalditik. Gizakia present egon da ingurune horretan Brontze Arotik gutxienez bertako tumuluek eta hainbat leizetan topatuko giza aztarnak adierazten duten bezala.
Halaber gizakiak paisaia moldatu egin du abeltzaintza, nekazaritza eta basogintzaren eraginez. Egungo paisaia —belardi, soro, larre eta basoak— gizakiaren mendeetako lanaren ondorio dira. Basogintzak adibidez bertako basoa gaztea izatea ekarri du eta baita pago motzen ugaritasuna ere. Aipatzekoa da adibidez, Hernioko kablea 1940ko bigarren hamarkadan Hernioko magaleko basoak su-egurra egiteko ustiatu zuena[4] edo 1950ko hamarkadan txondorrak oraindik ugari izatea[5].
Bigarren Karlistaldian Herniko mendilerroa Santa Kruz apaizaren partidaren babesgunetako bat izan zen[6].

Mendiak
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Tontorren zerrenda osoa
- Hernio, 1.078 m
- Aizpel, 1.068 m
- Portumatza, 1.049 m
- Ubeltz, 1.016 m
- Herniozabal, 1.011 m
- Gazume, 1.001 m
- Mendibeltz, 963 m
- Mendikute, 816 m
- Hernio Txiki, 809 m
- Agota, 801 m
- Olamuño, 781 m
- Indo, 764 m
- Txinkorta, 755 m
- Erdaizburu, 736 m
- Murugil, 717 m
- Olarteta, 714 m
- Sagain, 705 m
- Urkobieta, 688 m
- Urruztume, 678 m
- Urruztumeko Punta, 678 m
- Pagoetako Kurutzea, 676 m
- Mendigain, 672 m
- Atxurigaina, 664 m
- Txoondegi, 661 m
- Kareaga, 632 m
- Otagain, 625 m
- Sañoa, 616 m
- Arauntza, 612 m
- Munomendi, 601 m
- Mugarriluzeko Punta, 585 m
- Arburua, 583 m
- Menditxo, 553 m
- Mugallegi, 526 m
- Añua, 521 m
- Artzaigana, 514 m
- Santa Engrazia, 507 m
- Aztuimendi, 506 m
- Almitxuri, 489 m
- Murgil, 464 m
- Indamendi, 462 m
- Ezkur Haitza, 461 m
- Txatxarromendi, 452 m
- Txurro, 431 m
- Mendiola, 431 m
- Ertxiña, 434 m
- Indamendiko gurutzea, 459 m
- Agiñetazar, 441 m
- Egañamendi, 437 m
- Gurutzea, 399 m
- Mandiotegi, 364 m
- Basagain, 295 m
- Iturrain Mendia, 212 m
- Ametz Mendi, 194 m
- Mendibeltz, 179 m
- Altxulegi, 169 m
- Orioko Gaina, 149 m
- Beastegi, 149 m
- Mollarri edo Malla Harria, 18 m
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.