Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Txatxarromendi edota Illarratxo Hernioko mendilerroan dagoen tontorra da, Gipuzkoako erdialdean. Urola Kosta eskualdeko Aia udalerrian dago. Pagoeta mendilerroan dago, hau era berean, oraindik zabalagoan den Hernio mendilerroko zati delarik. Itsas mailatik 452 metroko garaieran dago eta gailurrak 82 metroko malda du.
Txatxarromendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 452 m |
Prominentzia | 82 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′11″N 2°12′01″W |
Mendikatea | Hernioko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urdaneta eta Elkano auzoetatik |
Pagoeta menditik Zarautz eta Urdaneta auzoa (360 metro) elkarlotzen dituen Indagarate mendilepoak (370 m) banatzen ditu, Euskal Kostaldera begira dagoen mendilerroaren gainaldean.
Indagarate mendilepoareen mendebaldean garaiera apaleko bi mendi daude. Bata Txatxarromendi edo Illarratxo, gailurrean burdinezko gurutz txiki eta artistiko bat du. Bestea, mendebalderago, Indamendi (462 m.), bi gailur hauek Aierdimuxu edo Hirumugarrieta (363 m.) mendilepoak banatzen ditu.
Urdanetatik (360 m.) Indagarate doan (370 m.) errepidea hartu. Bertan, jada gailurra mendebalderuntz hurbil gelditzen da eta denbora gutxian igotzeko ez du zailtasunik. Aierdimuxu mendilepora (363 m.) jeitsi eta mendilerroan jarraituz Indamendira (475 m.) igotzeko aukera dago.
Elkanotik (260 m.) Meagara (120 m.) jeisten den errepidean 300 metroz aurrera egin eta ezkerretara dagoeen bidea hartu. Hau mendiaren ipar-ekialdeko magalean barna doa. Aurrerago, Meaga eta Elkano elkarlotzen dituen errepidean dagoen Santa Kruz baselizatik datorren bidearekin bat egiten du. Bide hau Indamendira (475 m.) igotzen den bidezidorra bilakatzen da, baina aurretik ezkerretara doan bidea hartu eta Aierdimuxu mendilepora (363 m.) iritsiko gara, bertan Txatxarromendira (452 m.) doan igoera hasten delarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.