From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Henry Morton Stanley (Denbigh, Gales, Britainia Handia 1841eko urtarrilaren 28a - Londres, Ingalaterra, Britainia Handia 1904ko maiatzaren 10a), jaiotza izenez John Rowlands, galestar kazetari eta esploratzailea izan zen. Afrikan zehar egindako esplorazio bidaiek eta David Livingstone aurkitu izanak ospe handia eman zioten. Topatu zuenean Livingstoneri esan omen zizkion hitzak askotan aipatzen dira: “Livingstone doktorea, ezta?”
Henry Morton Stanley | |||
---|---|---|---|
(1872) | |||
1895eko uztailaren 15a - 1900eko irailaren 17a Barrutia: Lambeth North (en) Hautetsia: 1895 United Kingdom general election (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | John Rowlands | ||
Jaiotza | Denbigh, 1841eko urtarrilaren 28a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Richmond Terrace (en) eta Londres, 1904ko maiatzaren 10a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of St Michael and All Angels (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Dorothy Tennant (1890eko uztailaren 12a - 1904ko maiatzaren 10a) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, esploratzailea, politikaria eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Londres | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liberal Unionist Party (en) | ||
Stanley Galesko Denbighen jaio zen, 1841eko urtarrilaren 28an. 1859an, Windermeer itsasontziko ontzimutil gisa, Liverpooletik New Orleansera joan zen. Hiri honetan Henry Hope Stanley izeneko merkatari batek semetzat hartu zuen. Geroago gazteak Stanley abizena hartu zuen. 1861ean Ameriketako Estatu Konfederatuen armadan sartu zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean borrokatzeko eta AEBetako herritartasuna hartu zuen. Gerra amaitu zelarik kazetari lanetan hasi zen. 1868an New York Heraldeko berriemailea izan zen britainiar armadak Abisiniara egindako espedizioan.
1869an James Gordon Bennett New York Heraldeko editoreak David Livingstone misiolari eta esploratzailearen bila joateko agindu zion. Livingstone urte batzuk lehenago Afrika esploratzera joana zen eta ez zen haren berririk. Espedizioa Zanzibarretik abiatu zen, 1871eko martxoan. Livingstone azaroan atzeman zuten, Ujiji herrixkan, oso gaixo. 1872an Tanganyika lakuaren iparraldea elkarrekin esploratu zuten. Gero Stanley Britainia Handira itzuli zen baina Livingstone Afrikan gelditu zen.
1874tik 1877ra Daily Telegraph eta New York Herald egunkariek ordaindutako beste espedizio bat egin zuen Afrikara. Victoria eta Tanganyika lakuen inguruan nabigatu zuen eta Lualaba Kongo ibaiaren ibaiburua zela frogatu zuen. Espedizioa hasi zuten 356 lagunetatik 114 baino ez ziren amaierara iritsi.
1879 eta 1884 artean Belgikako Leopoldo II.ak Association internationale africaine elkartearentzat lan egiteko hartu zuen. Elkarte honen helburu humanitarioen atzean, ordea, Belgikako erregearen handinahia eta espansionismoa zegoen. Kongora itzulirik bolia eta kautxua atera ahal izateko burdinbidearen eraikuntza hasi zuen eta tribuetako buruzagiekin iruzurrezko hitzarmenak sinatu zituen.
Afrikan zehar egin zuen azken espedizioa (1888-1889) Mehmet Emin Bajá erreskatatzeko xedearekin antolatu zen. Emin Bajá Albert lakuaren ondoan kausitu zuten baino ez zuen erreskatatua izateko ez beharrik ez nahirik. Itzuleran Ruwenzori mendilerroa eta Edward lakua aurkitu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Morton Stanley |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.