Hausjärvi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hausjärvi Hegoaldeko Finlandian kokatutako herria da. Azaleraren %2a lakuek osatzen dute, bertako ingurunea ikusgarria bilakatuz. Herria 4 auzoek osatzen dute: Hikiä, Monni, Oitti eta Ryttyläk. Udaletxea eta zerbitzuak Oittin aurkitzen diren , eta besteengandik urrutirago dagoenez, beste herritarren haserreak ekartzen ditu kontu honek.
Hausjärvi | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Hausjärven kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
![]() Jatorrizko Tavastiako esk. Riihimäkiko azpieskualdea | |
Alkatea | Päivi Terävä | |
Sorrera | 1868 | |
| ||
Koordenatuak | 60°47′15″N 25°01′40″E | |
Azalera - Ur-azalera |
398,78 km² [1] 9,47 km² (%2,37) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
8.825 (2014.04.30) [2] 22,67 bizt/km² (2012) [3] % 97,5 (ofiziala) % 0,5 % 2 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) |
Historia
Datuek diotenez, Finlandiako lurralde hau, duela 5.000 urte baino gehiago, bizileku izan da gizakientzako.
1857. urtean Finlandia osoko lehen ikastola publikoa ireki zen herrian bertako herritarra zen, Johan Reinhold Muncken eskutik.
1868. urtean, herri bezala fundatua izan zen urtean, herriak, landa-lur zabalak zituen, izan ere Hyvinkää herriaren erdia eta Riihimäki hiriak, Hausjärvi herriaren parte ziren.

Zer ikusi
Herria ez da oso turistikoa, baina gelditzea beharrezkoak zaizkigun hainbat eraikuntza ditu:
Hausjärviko Eliza
1789. urtean eraikitako elizak, lehenengo egunean bezain ongi kontserbatua dago.
Hausjärvi Museoa
Elizaren ondoan kokaturik dago. 1949. urtean berreraikia izan zen 1853. urtean eraikitako etxe-bizitza baten gainean. Museoak ez dauka balio handiko erakusketarik baina eraikuntza oso polita da.
Hiri senidetuak
Naie, Japonia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.